Lehiaketa ofizialari ahalik eta hasiera onena eman ostean, prest dira hiru taldeak horri segida eman eta sentsazio onak metatzen jarraitzeko. Gazpioren taldeak etxetik kanpo jokatuko duen lehen partida izango du. Era berean, Julenen taldeak, A Kadeteak, Lezamara bidaiatuko beharko du Athleticen aurka jokatzeko. Azkenik, hirugarren jubenila izango da hiruetatik etxean jokatuko duen bakarra, Abetxukoren aurka.


Jubenil Nazionala

 Cultural de Durango taldearen aurka lortutako garaipena bikaina izan arren, mutilek astean zehar talde teknikoak helarazitako mezua ongi asko barneratu dute: hurrengo partida da garrantzitsuena. Hortaz, taldeak ongi badaki oso irteera zaila duela aurrean, Betoño igo berria izan arren, urteak daramatza entrenatzaile berarekin lan aparta egiten, eta etxean lortu dituen datuak goraipatzekoak dira. Aurreko jardunaldian, esaterako, gasteiztarrak eibarren 4-0eko bat berdintzeko gai izan ziren. Gureak, ilusioz eta konfiantzaz gainezka, zelai naturalera ondo egokitu beharko dira, eta batez ere, bere maila altuena erakutsi beharko dute partidaren barruan egoteko.  Maila handiko partida bigarren jardunaldi honetan. Bidai on eta zorte on, mutilak!

Partida igandean 11:00etan Betoñoko instalazioetan.

 

Euskal Jubenila

Hondarribian hiru puntuak eskuratu ostean, Garirenak burubelarri prestatzen ari dira etxeko lehen hitzordua. Izan ere, Abetxuko jasoko du larunbatean Berion. Aurreko jardunaldiak utzitako sentsazio paregabeen ostean, jarraipena emateko unea da, eta horretarako igo berri den talde gasteiztarra izango du aurrean, zeinak aurreko jardunaldian Urki gainditu zuen 5-3ko emaitzarekin. Hiru puntu dituzten bi talde aurrez aurre, ondorioz. Goazen mutilak, segi dezagun bidea egiten!

Partida larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.


Euskal Kadetea

 Partida orekatu eta lehiatu baten ostean, Julenen taldeak hiru puntu garrantzitsu lortu zituen lehen jardunaldian. Aste honetan, ordea, testuingurua oso bestelakoa da, Lezamara bidaiatu beharko dute Athletic Bilbao bezalako arerio baten aurka jokatzeko. Talde zurigorriak garaipen handia lortu zuen Portugaleten eta, zalantzarik gabe, dituen tresnak aintzat hartuz, tituluarengatik lehiatzen arituko den taldea da. Gureak, ordea, ez dira izutuko, eta talde teknikoak osatu duen talde ausart zein lehiakorra ikusi ahal izango dugu Lezamako soropilean. Lau faseetan arretaz jarduteaz gain, geure mementoak aprobetxatzea izango da gakoa.  Zaila izan arren, argi daukagu posible dela, beraz, goazen horren bila, zuekin gaude!

Partida larunbatean 12:00etan Lezamako instalazioetan.