
Jarraitzaile, familia, kolaboratzaile eta jarraitzaile agurgarriok, heldu da Albion Cup 2023, Berioko instalazioetan jokatuko den nazioarteko txapelketa. Bertan, talde iparramerikarrak, iparraldekoak, gipuzkoarrak, nafarrak eta Arabako ordezkari bat izango ditugu ikusgai.
Aurtengo edizioan parte hartuko duten geure lau talderentzat udako tradiziozko hitzordua da honakoa, ligaren hasierari begira prestatzen jarraitzeko lanetan. Zehatzago esateko, Gazteen Euskal Ligako, Kadeteen Euskal Ligako, Gizonezkoen Kadeteen Ohorezko Ligako eta emakumezkoen Eskualdeko Ohorezko Mailako taldeek ordezkatuko dute kluba oraingoan, eta ez dugu zalantzarik pabiloi altua utziko dutela.
Emakumezkoen Eskualdeko Ohorezko Mailako taldeari dagokionez, multzoa Albion Elite eta Dunboa Eguzki CD-rekin hiruko formatuetan jokatuko dute. Partidak igandean eta astelehenean jokatuko dira, hurrenez hurren.
Gazteen mailan, etxeko taldeaz gain, CD Amigó, CD Ariznabarra, Les Englantins eta Albion Elite taldeek osatuko duten multzoa izanen da. Multzoko jardunaldiak eta kanporaketak jokoan txapelketak irauten duen hiru egunetan.
Kadete mailan, alde batetik, Kadeteen Euskal Ligak lau taldetako multzo bat osatu du, non Trintxerpe KE, Albion Elite eta Croisés de Bayonne ere arituko diren datorren asteko astelehen eta asteartean geureek jokatuko dutelarik. Bestalde, Pabloren taldeak, lehen urteko kadeteekin, txapelketa hau jokatuko du Dunboa Eguzki CD, Albion Elite eta CD Ariznabarraren aurka.
Futbolaren festa hau hasteko irrikaz, gozatu eta zorte on guztiontzat.
