

Denboraldi amaierako galan, Antiguoko Kirol Elkartetik merezitako omenaldia egin nahi izan genien egitura profesionaletan etapa berri bat hasten duten gure jokalari batzuei. Bakoitzari eskerrak eman nahi dizkiogu bere konpromisoagatik, bere entregagatik eta bere etsenpluagatik, zelai barruan zein kanpoan. Eta, jakina, zorterik onena opa dizuegu hazkunde pertsonal eta futboleko etapa berri honetan. Hauek dira klub profesionaletan futbolaz gozatzen eta ikasten jarraituko duten jokalariak:
- Xabi Gómez – Athletic Club
- Iker Azkarraga – Athletic Club
- Beñat Aranburu – Athletic Club
- Yann Cissé – Athletic Club
- Itxaso Bilbao – Athletic Club
- Nahia García – Athletic Club
- Julen Sarasola – Real Sociedad
- Beñat Lasa – Real Sociedad
- Asier Briones – Real Sociedad
- Igor García – Deportivo Alaves
Mila esker guztiagatik eta zorte on etapa berri honetan!

