Zinez gustura aritu dira lehen urteko alebinak Domusa Teknik Azpeitia Cupeko edizio honetan. Gure txikiek zelai barruan futbolaz gozatzeko parada izan dute eta bikainki aprobetxatu dute aukera hori, entrenamendu saioetan egindako lana txapelketan ere islatuz.


Jokatutako partida oro irabazi ondoren, taldea ekainean garatuko den faserako sailkatu da, non egitura profesionaleko taldeekin topa daitezke aipatutako fase horretan. Urtea modu paregabean amaitzeko albistea, zalantzarik gabe. Zuetaz harro, mutilak.