Lehen fase bikain baten ondoren, taldeak multzoko lider bukatu du 48 punturekin. Puntuazio handi horrek igoera-fasea jokatzeko txartela eman dio bigarren multzoa egokitu zaigularik, honako talde eta egutegiarekin:
26/02 ORIOKO F.T. – ANTIGUOKO K.E. 02/04 ANTIGUOKO K.E. – ORIOKO F.T.
05/03 ANTIGUOKO K.E. – OIARTZUN K.E. 23/04 OIARTZUN K.E. – ANTIGUOKO K.E.
19/03 ANTIGUOKO K.E – DUNBOA EGUZKI C.D. 07/05 DUNBOA EGUZKI C.D. – ANTIGUOKO K.E.
26/03 ELGOIBAR C.D. – ANTIGUOKO K.E. 14/05 ANTIGUOKO K.E. – ELGOIBAR C.D.
Martxoaren 12an eta apirilaren 30ean taldeak atseden jardunaldia izanen du. Gogora dezagun GFFren zirkularrak lehiaketa-sistemari buruz dioena: “Multzo bakoitzeko lehen bostek (5×2 = 10), 5 taldeko bi multzotan banatuta, itzuli bikoitzera jokatuko dute fase hori (10 jardunaldi). Maiatzaren 21ean, multzo bakoitzeko lehenak Kategoriako txapelduna zehazteko finala jokatuko du, partida bakarrera eta zelai neutralean. Maiatzaren 21ean eta 28an, zozketa egin ondoren, bi partidatara igotzeko kanporaketak jokatuko dira, elkarren aurka (2.-2.), eta horrela, behar izanez gero. Emakumezkoen Erregionalen Ohorezko Mailara igoko dira multzo bakoitzeko lehenak (1×2=2), goragoko kategoriako beste batekin mendekotasun- edo filialtasun-harremanik ez badute “.
Zorte on fase berri honetarako.

