Asteburu bikaina gizonezkoen egituran, talde bakar batek ere porrota ezagutu gabe. Aipatzekoak dira jubenilen bi garaipen handiak eta Puion jokatutako derbian puntuak eskuratu zituen B Infantila. Gipuzkoako kategorietan lehiatzen duten taldeek atseden hartuko dute datorren asteburuan.


S.D. LEIOA 0 – 2  JUBENILA B
Unai Gazpiok zuzentzen duen bigarren taldeak merezitako garaipena lortu zuen Sarrienako instalazioetan. Lehen zatia oso parekatua izan zen, non bi taldeek iniziatiba eraman nahi izan zuten eta area ondo defendatu zuten. Horrela, bada, egoera gutxi izan ziren aukerak gauzatzeko, nahiz eta gureentzat izan argiena, atsedenaldira iritsi baino pixka bat lehenago buruz buruko batean eginiko definizioa kanpora joan baitzen.

Bigarren zatian, taldea abagune gehiago sortzen hasi zen eta azken herenean konbinazio onen bidez bere maila onena erakusten hasi zen. Laskiren pase bikain batean Aldamak bikain definitu zuen oso gol garrantzitsua lortuz. Emaitza ez zen atzera egiteko arrazoi bat izan, ezta hurrik eman ere, mutilek tematuta jarraitu baitzuten, eta azken saria Rekalderen bitartez iritsi zen luzapenean, atezainak bi geldialdi egin ondoren baloia sareratu baitzuen. Azpimarratzekoa da, halaber, taldeak 90 minutuetan egindako defensa lan handia.

Lan bikaina eta bigarren itzuliaren hasiera ezinhobea, jokatutako hiru partidetan hiru garaipen lortuta. Zorionak, mutilak.


JUBENILA C 4 – 1 LAKUA ARRIAGA
Hasiera bikaina izan zuen Txakarren taldeak, iniziatiba eramanez eta presioan irabazle ateraz. Horrela, 17. minuturako lehen gola lortu zuen Otaloraren jokaldi eder baten ostean. Hala ere, Lakua Arriaga ez zegoen deseroso eta aukerak ere izan zituen, langa jo zuen jokaldi batean kasu. Oro har, lehen denbora berdinduta izan zen, bientzako momentuekin.

Dena aldatu zen bigarren zatian, non talde urdina oso nagusi izan zen eta egoera arriskutsu asko sortu zituen, motzean irizpidez jokatuz eta bi hegaletatik bertikala izanez. Barnetoren bi golek eta Ferrerren faltazko gol batek amaiera borobila eman zioten taldeari bere bertsiorik onena erakutsi zuen zatian. Hala ere, partidaren amaieran, luzapenean, 4-1ekoa sinatu zuen Lekua Arriagak.

Taldearen partida bikaina garaipen oso garrantzitsua lortzeko. Horrela jarraitzea besterik ez dago.


KADETEA A 4 – 0 C.D. OLARIZU
Partida ona jokatu zuen Iker Mendiluzeren taldeak larunbat eguerdian Berioko instalazioetan, Olarizu C.D. taldearen aurka. Jaun eta jabe talde urdina hasierako txistualditik, lehen momentuetatik rol protagonista hartu baitzuen, egoera onak sortuz eta kontrako zelaian lapurretak eginez. Horren ondorioz, eta hamaika metroetatik, Matteok gureak aurreratu zituen hamahirugarren minuturako. Hala ere, Gasteizko taldea ez zen kikildu, eta bere esku izan zuen berdinketa zorigaiztoko puntutik. Egoera horri irtenbidea eman zion gure atezain Urkok geldiketa on batekin. Gainera, Anassek errenta handitu zuen jarraian aldageletara 2 – 0 emaitzarekin joan gintezen.

Taldea oso sendo mantendu zen bigarren zatian ere, non markagailua handitu ahal izan zuen joko interesgarri bat eginez eta aurkariari oso gutxi emanez, epaileak partidaren amaiera agintzen zuenerako 4 – 0 aldeko emaitza islatuz. Bosgarren garaipena jarraian, bigarren postu bikaina eta merezitako atsedena datorren asteburuan.

Lan ikaragarria.


KADETEA B 2 – 2 C.D. HERNANI
Partida bikaina Berion asteburua hasteko. Atarikoan ondo esan genuen bezala, Hernani ondo landutako eta Euskal Kadeteetara igotzeko asmo irmoan dagoen taldea da. Lehen zatia heldutasunaren eta taldeak lor dezakeenaren erakustaldia izan zen, baloia kontzienteki ateraz, ideia argiekin, eroso konbinatuz eta dena arintasun handiz gauzatuz. Hainbat hurbilketaren ondoren, partidako lehen gola iritsi zen, Oihanek egindakoa, area barruan baloia zutoinaren albora jaurti ondoren. Dinamika bera jarraitzen zuen harik eta 40. minutuan, gure atzealdea “despistatu” ondoren, aurrelariak defentsari bizkarra hartu eta penaltia aurkan iritsi arte. 1-1 atsedenaldiara.

Bigarren zatia lehenengoaren dinamika berdinarekin hasi zen eta bederatzi minutura talde urdinak aurrea hartuko zuen Oierren golarekin atezainaren geldiketa on baten ondoren. 2-1ekoarekin, Hernanik bere presioa aldatu zuen, etxeko taldearen zain itxaron zuelarik bloke erdi-baxu txukunago batean. Horrela, gureek aurrera egiteko arazo gehiago izan zituzten eta partida inork agindu gabe jarraitu zuten, geldikako baloi batean Hernanik bina berdindu zuen arte. Azkenean, berdinketa horrek ez du kentzen gureek egindako partida handia, eta denboraldiak proposatzen dituen hurrengo erronkak konpontzen saiatzen jarraituko dute.


INFANTILA A  4 – 0 BETI ONA C.D.
Bigarren urteko Infantil taldeak modu eraginkorrean erabaki zuen lehia, hasieratik bukaerara kontrolatu zuen partida batean, nahiz eta aurkariaren lana ona izan. Geureen nagusitasuna lehen zatian, non partidako lau golak sartu zituen: Azcarragaren bi, Txurrukaren bat eta Alainen beste bat. Bigarren zatian Beti Onak erresistentzia handia erakutsi zuen eta gola sartzeko aukeraren bat ere izan zuen. Hala ere, azkenean 4-0ko emaitza tinko mantendu eta puntuak etxean geratu ziren


VASCONIA C.D. 2 – 4 INFANTILA B
Uritzen taldeak lehen zati bikaina egin zuen, bereziki menderatzaile, bizi eta oldarkor ateraz. Abantaila handia lortu zuen 15. minuturako, 0-2ko emaitzarekin. Argi eta garbi talde urdina oso nagusi izan zen berdegunean, aukera paregabeak izaki eta aipatu ditugun golak erdietsiz.

Bigarren zatian dena aldatu zen; izan ere, 5. minutuan gaizki defendatutako korner batek, 10. minutuan gure atzelari bati erakutsitako txartel gorriak eta 15.ean aurkariaren penaltiak 2-2koa ekarri zuten. Ezbeharrak gorabehera, taldeak egitura berreraikitzen jakin zuen, defentsan sendo mantenduz eta erasoari uko egin gabe. Horrela, Lasalak eta Izanek funtsezko bi gol sartu zituzten merezitako garaipen garrantzitsu bat lortzeko. Taldea liderra da puntu hauekin, eta sari horri jarraipena ematen saiatuko dira datozen hilabeteetan.