
Urtarrileko azken eguna eta otsaileko lehena futbol jardunaldi erakargarri batekin elkartzen zaizkigu. Erronkaz betetako asteburu honetan, jarduera onak eta emaitza positiboak espero ditugu.
Leioa – Gazte Nazionala
Mardaren taldeak Sarrienako instalazioak bisitatuko ditu, garaipenik lortu gabe hainbat jardunalditako bolada bat eteteko helburuarekin. Leioa, 2026an ondo hasi ez zena, indarberrituta dator Laudion lortutako garaipenaren ondorioz. Beraz, norgehiagoka zorrotza eta lehiakorra izango da.
Partidua igandean 12:00etan Sarrienako instalazioetan.
Euskal Jubenila – Beasain
Etxean jokatuko du Julenen taldeak larunbat honetan Beasainen aurka. Talde urdinak bi aste ostean garaipen bat lortu nahi du, nahiz eta gehiago merezi izan. Aurrean, denboraldi bikaina sinatzen ari den eta sailkapenaren goialdean kokatzen den aurkari gogorra.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Euskal Kadetea – Ariznabarra
Iraolaren taldeak Ariznabarraren aurka jokatuko du 19. jardunaldian. Gasteiztarrek puntu baliotsuak behar dituzte mailari eusteko borrokan, eta gure taldeak jarraipena eman nahi dio joan den astean Aretxabaletan lortutako garaipenari.
Partida larunbatean 12:10ean Berioko instalazioetan.
Beasain – Ohorezko Kadetea
Gazpioren taldeak txapeldunen faseko lehen garaipena bilatuko du Beasainen. Talde goierritarra hiru punturekin iritsiko da lehen jardunaldian irabazi ondoren, beraz, ez da aurkari erraza izango. Gureak konbentzituta daude neurketa handi bat egin ahal izango dutela beti zorrotza den zelai batean.
Partida igandean 11:30ean Igartza futbol zelaian.
Infantil Handi – Martutene
Horrela dago estu txapeldunen faseko 1. multzoa: lehen sei taldeak hiru puntu eskasek bereizten dituzte. Gure taldeak 12 puntu ditu, eta Martutenek 10. Emozioa agintzen duen goi mailako duelua. Gozatzera, dena ematera eta aurrera!
Partidua larunbatean 10:40an Berioko instalazioetan.
Lagun Onak – Infantil Txiki
Zailtasun handiko erronka Uritzen taldearentzat, Azpeitira joango baita Lagun Onak taldearen aurka jokatzeko. Aurkaria lau garaipenekin dator jarraian, eta gureek lidertzari eustea dute helburu. Exijentzia handiko partida.
Partida igandean 17:30ean Garmendipe – Anexo futbol zelaian.

