Urtarrileko azken asteburua eta futbolerako gogoa. Ilusioa, energia eta maila handiko partidak arnasten dira, Gazte Nazionalak duen bezala. Aipamen berezia Ohorezko Kadetearentzat ere, txapeldunen fasea ilusio eta anbizio handienarekin hasten baitu.


Jubenil Nazionala – Real Sociedad


Ez dago partida hoberik emaitzen dinamika aldatzeko, etxean tentsio handiko lehia baino. Izan ere, Antiguokok sailkapeneko liderra den Reala hartuko du asteburu honetan. Talde txuri-urdina aurkari oso zaila izango da, baina gureak prest eta motibatuta helduko dira astebeteko lan bikainaren ostean.


Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.


Ariznabarra – Euskal Jubenila


Julenen taldea Gasteizera joango da igande honetan Ariznabarraren aurka jokatzeko. Talde urdinak dinamika ona bizi du etxetik urrun, hainbat garaipenekin jarraian, eta norabidea mantendu nahi du erritmoa jaitsi gabe. Aurrean, etxeko azken bi partidetan irabaztetik eta berdintzetik datorren aurkaria izango du eta, beraz, partida zorrotza espero da.


Partida igandean 16:00etan Ariznabarra futbol zelaian.


Aretxabaleta – Euskal Kadetea


Bigarren itzulia hasikl da Iraolaren taldearentzat Aretxabaletara bidaia zail batekin. Aurkaria sailkapeneko azken postuan dago, baina denboraldiko bere lehen garaipena bilatuko du. Taldeak badaki garaipen batek sailkapeneko goiko postuetara hurbiltzea ahalbidetuko liokeela. Konfiantzaz eta lehia-mentalitatez, horren bila goaz.


Partida igandean 16:30ean Ibarra futbol zelaian.


Ohorezko Kadetea – Anaitasuna


Gazpioren taldearen txapeldunen fasea hasten da formatu zorrotzean: 16 taldeko multzoa eta itzuli bakarreko lehiaketa bat, non partida bakoitza erabakigarria den. Ez dago kexatzeko tarterik, dena emateko eta lehia bakoitza azkena balitz bezala borrokatzeko bakarrik. Taldea ilusio izugarriarekin dator, eta fasea etxean hasteko aparteko motibazioarekin.


Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.


Lagun Onak – Infantil Handi


Beldaren taldea Azpeitira joango da Lagun Onak taldearen aurka jokatzeko, txapeldunen fase honetan galdu gabe jarraitzen duten bi talderen arteko lehian. Antiguoko 12 punturekin iritsi da, eta talde azpeitiarrak 8 puntu ditu. Partida zorrotza eta oso lehiakorra espero da, baina baita testuinguru aberasgarria ere, berriro ere, taldearen ikaskuntzarako eta hazkunderako.


Partida larunbatean 12:30ean Garmendipe-Anexo 2 futbol zelaian.


Infantil Txiki – Billabona


Uritzen taldea etxera itzuliko da Irunen lortutako garaipen handiaren ondoren eta une onari jarraipena eman nahi dio. Taldea bikain eta oso jarrera positiboarekin ari da lanean. Billabona izango da jardunaldiko aurkaria, fase honetan lehen garaipena lortzeko helburuarekin iritsiko den taldea. Hazten eta lehiatzen jarraitzeko erronka berri bat.


Partidua larunbatean 10:30etan Berioko instalazioetan.