Otsailari hasiera emango diote gizonezkoen egiturako taldeek. Horretarako, 4 partida etxean izango ditugu etenik izango ez duen asteburu batean. Hemen duzue menua:


Hernani – Jubenil Nazionala

Betoñoren aurka lortutako garaipen handiaren ostean, Julenen taldeak Zubipe bisitatuko du Hernaniren aurka jokatzeko. Denboraldi ona egiten ari da etxeko taldea, eta batez ere beraien feudoan maila handia erakusten. Gureak, berriz, goiko postuetan jarraitzeko asmotan daude, eta horretarako erritmoa mantendu beharra dago.

Partida larunbatean 13:00etan Zubipe futbol zelaian (Hernani).


Euskal Jubenila – Gernika

Gariren taldeak hirugarren garaipena jarraian bilatuko du igande honetan Berion Gernikaren aurka jokatuko duen partidan. Talde gernikarra denboraldi txukuna egiten ari da eta goiko postuetan dago sailkatuta 30 punturekin. Gureak, bien bitartean, bi puntu gehiagorekin daude, partida polit hau jokatzeko gogotsu eta ilusio handiz.

Partida igandean 15:30etan Berioko instalazioetan.


Euskal Kadetea – Athletic Club

Maila goreneko partida Mikelen taldearentzat. Bi garaipen segidan lortu ostean, mutilak konfiantzaz beterik daude eta horretaz baliatzen saiatuko dira talde bilbotarra menderatzeko. Ez da erronka erraza izango, izan ere, lidergoaren borrokan murgilduta dagoen talde bat izango baitugu aurrean. Dena den, beldurrik gabe eta ilusio osoz ekingo diogu neurketari.

Partida larunbatean 12:10etan Berioko instalazioetan.


Ohorezko Kadetea – Euskalduna

Berriro ere Euskaldunaren aurka jokatuko du Iraolaren taldeak, lehenengo fasean bi aldiz egin ostean. Kasu honetan, bi taldeak garaipen bat eta porrot bateko balantzearekin iristen dira igoera faseko lehen jardunaldi honetara. Gure taldea maila onean dago, eta espero dugu bide honetan mantentzea.

Partida igandean 11:50etan Berioko instalazioetan.


Infantil Handi – Orioko

Partida polita du aurretik Uritzen taldeak. Realaren aurka nagusi izan eta garaipen latza lortu ondoren, Berion jokatuko du Oriokoren aurka. Talde oriotarra denboraldi aparta egiten ari da, eta gauzak zailtzen saiatuko da zalantzarik gabe. Gureak, bien bitartean, partida bakoitza bikain lehiatzen ari dira ere. Jarrai dezagun horrela.

Partida larunbatean 10:40etan Berioko instalazioetan.


Vasconia – Infantil Txiki

Partida latza espero da Puion igandean Vasconia eta gure lehen urteko Infantilaren artean. Beldaren taldeak erronka polita du aurretik, bigarren postuan 21 punturekin kokatzen den talde amaratarraren aurka jokatuko baitu. Partida garrantzitsua sailkapenean gora egin eta helburu handiengatik amesten jarraitzeko.

Partida igandean 15:30etan Puio futbol zelaian (Donostia).