
Apirilean hastear da eta horrekin gure gizonezkoen talde guztiek aste erabakigarriak izango dituzte euren lehiaketetan. Dinamika onak berresteko, akatsak zuzentzeko eta, batez ere, jokalari eta talde bakoitzaren hazkundearen aldeko apustua egiten jarraitzeko garaia da:
Jubenik Nazionala – Eibar
Julenek zuzentzen duen taldea sasoi onean helduko da, azken bi neurketetan lau puntu lortu eta irudi sendo eta lehiakorra erakutsi ondoren. Berion, Eibar izango dute aurkari, Athletic liderrari 3-1 gailenduta ailegatzen den eta Asier Riesgo atezain ohiak zuzentzen duen taldea. Erronka handia izango da, baina urdinek konfiantza dute une onean eta dinamika positiboari eusteko egindako lanean.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Anaitasuna – Euskal Jubenila
Urkiren aurka estropezu egin ondoren, Gariren taldeak garaipenarekin topo egin nahi du Anaitasunaren eszenatoki zailean. Etxeko taldea igotzeko lehian murgilduta dago eta ez du ezer oparituko. Topaketa zorrotza izango da, eta taldeak izaera eta kontzentrazioa erakutsi beharko ditu, hiru puntuak eskuratu eta sentsazio positiboak berreskuratzeko.
Partida larunbatean 18:30ean San Juan futbol zelaian (Azkoitia).
Euskal Kadetea – Getxo
Igande goizean, Berion, Euskal Kadetearen txanda izango da, aurreko astean Sarrienan meritu handiko garaipena lortu ondoren. Ondorioz, talde urdinak une ona aprobetxatu nahi du Getxoren aurka. Getxok sei porroteko bolada txarra bizi du, nahiz eta joanekoan erakutsi zuten geureak asko zailtzeko gai direla (3-1 irabazi zuten). Ez fidatzeko eta intentsitatea lehen minututik mantentzeko partida.
Partida igandean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Real Union – Ohorezko Kadetea
Iraolaren taldeak bi porroteko bolada eten nahi du eta Gal bezalako eszenatoki berezi batean saiatuko da, Real Unionen aurka. Irungoak 14. postuan daude bederatzi punturekin, eta etxean indarra hartzen saiatuko dira postuak eskalatzen jarraitzeko. 15 punturekin, urdinek badakite garaipen batek goiko postuetara hurbiltzea ahalbidetuko liekeela. Jarrera eta partidaren erritmoaren kontrola funtsezkoak izango dira.
Partidua larunbatean 10:00etan Galeko instalazioetan (Irun).
Infantil Handi – Pasaia
Partida bikaina izango dugu Berion, txapeldunen fase honetan moralez gainezka iritsiko diren bi talderen artean. Uritzek entrenatutako bigarren urteko Infantil taldeak partida guztiak irabazi ditu, sendotasuna eta kalitatea erakutsiz lerro guztietan. Pasaiak ere une bikaina bizi du, azken hiru partidetan zazpi puntu lortu baititu. Goi mailako norgehiagoka bat aurreikusten da, taldearen une bikaina probatuko duena.
Partidua larunbatean 12:00etan Berioko instalazioetan.
Real Sociedad – Infantil Txiki
Asteburuko partida erakargarrienetako bat Zubietan jokatuko da, eta bertan Beldaren taldeak Realaren aurka jokatuko du, bigarrenaren eta hirugarrenaren artean, puntu bakar batez bereizita, sailkapenean mugarri bat jar dezakeen norgehiagoka batean. Urdinek meritu handiko garaipena bilatuko dute, bigarren postuan finkatzeko eta lidergoari anbizioz begiratzeko. Partida bizia eta kalitatez betea espero da.
Partidua larunbatean 15:00etan Zubietako instalazioetan (Lasarte).