
Asteburu interesgarria, talde guztiak euren lehiaketetan murgiduta baitaude. Irailari amaiera eta urriari hasiera emateko unea, lehen bi taldeek Athleticekin duten norgehiagoka bikoitz horri aipamen berezia eginez.
GAZTEEN LIGA NAZIONALA:
Unai Gazpioren taldeak Lezamako zelai ederra bisitatuko du laugarren jardunaldian. Jokatutako hiru partidak berdindu ondoren, Athletic Cluben aurka lehen garaipena lortu nahi du talde urdinak, arerioa líder gisa heltzen eta partida guztietan garaile irten den bitartean. Hala eta guztiz ere, taldeak papero na egin eta emaitza ona lortuko duen konfiantza osoa dauka. Animo eta zorte on, mutilak.
Partida larunbatean 15:30etan Lezamako instalazioetan.
GAZTEEN EUSKAL LIGA:
Iñigo Clavelen mutilek lehen hiru jardunaldian erdietsitako 9 puntuko balentriarekin egingo diote Hondarribiaren aurkako partidari; gainer,a defentsako lan bikainari esker orain arte golik jaso gabe iritsi dira. Hala ere, bere mailako partidu bakoitzaren zailtasunaz jakitun, taldeak ez du lan, esfortzu eta elkarlanaren bidetik aldendu nahi. Hondarribitarrak azken denboraldian igo ziren mailaz, baina behar bezala egokitzen ari dira; izan ere, ez dute izan dituzten aurkari gogorren aurka partidarik galdu. Partida polita gure zain dagoena.
Partida larunbatean 15:35etan Berioko instalazioetan.
KADETEEN EUSKAL LIGA:
Bigarren urteko kadeteak denboraldiko laugarren partidari ekingo dio igande honetan. Gainera, denboraldiko lehen derbia izango da, egiatar auzoko Kostkas taldearen aurka. Mutilak bikain ari dira lanean, eta horren ondorio dira orain arte eskuratutako puntu guztiak. Zelaian dena uzteko irrikaz dago taldea eta dinamika onean jarraitzeko irmotasun osoz. Eutsi horri.
Partida igandean 18:00etan Matigoxotegi fubol zelaian.
OHOREZKO KADETE MAILA:
Ate joka du Ohorezko Kadeteak Zubipen biziko den berebiziko erronka. Oraingoan, Hernani izango dugu aurkari, lehen hiru jardunaldiak irabazita gaitasun handia erakutsi duen taldea. Bestalde, azken jardunaldian Mundarrori irabazi ondoren, gure mutilak bide beretik jarraitzeko gogotsu daude; finean, erronka zaila izan arren, bakoitzaren onena emateko eta garaipenaren alde borrokatzeko konpromezu sendoa daukate gureek.
Partida igandean 12:30etan Zubipe futbol zelaian.
INFANTIL HANDIA:
Chacarren taldeka atseden eguna dauka bigarren jardunaldi honetan. Datorren astean itzuliko dira.
INFANTIL TXIKIA:
Uritz Ansoalderen taldeak Beraun bisitatuko du Beti Ona C.D. taldearen aurka jokatzeko. Taldeak pixkanaka hobekuntza nabaritzen du eta eguneroko lana zein formakuntza integrala ardatz duen prozesuan jarraitzen du. Denboraldiko lehen irteera izango da Beriotik urrun; beraz, errenteriako taldeak gauzak zail jartzen saiatuko da.
Partida larunbatean 10:00etan Beraun futbol zelaian.

