Gure Infantil Txikia Gipuzkoako txapeldun izendatu zen Beasain 3-1 mendean hartuta Ubitarte futbol zelaian. Uritz Ansoaldek zuzendutako staff-aren gidaritzapean, talde urdinak joko ikusgarria eta lehia iraultzeko gaitasuna erakutsi zuen garaipena eskuratu eta titulua izugarrizko pozaren pozez ospatzeko.

Partida hasieratik taldeak gose handia erakutsi zuen partidaren une ezberdinetan nagusi izateko. Norgehiagokaren lehen zatian Antiguokok etengabeko aukerak sortu zituen eta bertikalki jokatzea lortu zuen, defentsa sendoa mantentzeaz gain. Hala eta guztiz ere, talde goierritarra izan zen atsedenaldia baino minutu batzuk lehenago markagailuan aurreratu zena, faltaz sartutako gol batekin, aldagelara 0-1ekoa eramanez.


Bigarren zatian, Uritzen taldea, desanimatu beharrean, markagailua iraultzeko asmo sendoarekin zelairatu zen. Hala, erritmo biziko hasieran, Barriok bi gol sartu zituen 10 minututan, markagailua irauliz taldearen zoramenerako. Markagailua bere alde zuela, Antiguako taldeak baloiaren jabetza izaten jarraitu zuen, bere abantaila mantenduz eta gol aukera gehiago sortuz norgehiagoka erabakita utzi ahal izateko. Bitartean, Beasainek, denboraldi osoan zehar egiten duen bezala, ez zuen amore eman eta bikain jokatu zuen.


Azkenean, Garatek hirugarren gol batekin itxi ahal izan zuen partida irabazteaz gain txapelketa lortzea ere ekarri zuen garaipena. Lorpen handi hori plantillak eta bere staff-ak denboraldian zehar egindako ahaleginaren eta dedikazioaren lekuko da. Lerro hauen bidez, klubetik gure zorionik beroenak ematen dizkizuegu, bai jokalariei, bai talde teknikoari. Titulua eskuan, taldea merezitako atsedena hartzeko prestatzen ari da orain, merezitako txapeldunen kopaz gozatuz. Zorionak mutilak!