
Iñigo Mendiak zuzentzen duen taldea Berioko instalazio bikainen berdegunean ari da lanean dagoeneko aparteko gorabeherarik gabe, eta dagoeneko badaki hasi berri den denboraldi honetan zein egutegitan jokatu beharko dituen partidak.
Espainiako Futbol Federazioak Gazte Mailako Ohorezko Nazionaleko bigarren multzoko partiden agenda argitaratu du. Bertan, estreinaldia etxean eta igo berri baten aurka izango dela ziurra da, aurreko urtean bezala. Durangoko Kulturalak ilusioz eta lehiakor izateko gogoaz gainezka egingo du bisita lehen jardunaldiko irailaren 3ko data eta egun honetan, aste batzuetako prestaketa-aldiaren ondoren. Denboraldia amaitzeko, hogeita hamargarren jardunaldia jokatuko dugu etxean maila honetan ibilbide luzea duen A.D. San Juan talde iruindarraren aurka.
Bereziki erakargarriak dira egitura profesionalizatutakoen aurka jokatuko diren partiduak, Real Sociedad SAD Berion jasoko dugu lehenik 3. jardunaldian, eta bigarren itzulian Zubieta bisitatuko urtarrilaren 28ko negu-egunetan. Athletic Club etxean bertatik bertara ikusteko ere ez da gehiegi itxaron beharko; izan ere, 5. Jardunaldian hemen izanen dira Lezamara otsailaren 11n bisita itzultzeko. SD Eibar SAD talde armagina Unben, urriaren 22an, eta Berion, martxoaren 3an, 10. eta 25. jardunaldietan, Deportivo Alavés SAD-en aurka izanen delarik Ibaian lehena. CA Osasuna-rekin azken-aurreko jardunaldian, lehenengo etxeko talde bezala jokatuz.
Talde hauen aurkako partida berezi eta liluragarriez gain, jakin badakigu partida guztiek izango duten zailtasuna handia izanen dela oso, jokoan dauden puntuak ohi bezain garestiak egongo baitira.
Taldea animatzen dugu, gogor lan egin behar dugu eta.
