
Igande honetan, 12:00etan, Beriok Gipuzkoako derbi erakargarria jasoko du Emakumezkoen euskal ligan, gure lehen taldearen eta Zarautzen arteko neurketarekin. Bi taldeentzat garrantzi handiko partida izango da, jokoan balio handiko puntuak baitaude eta sailkapena estutzen hasia baita denboraldiaren tarte honetan.
Moralesek zuzentzen duen taldea seigarren postuan iritsiko da hitzordura, 35 punturekin. Urdinek bi porrot eta berdinketa bat daramatzate azken jardunaldietan, baina joan den astean Bilbon azken unean lortutako puntuak lehiakortasun sentsazio ona utzi zuen. Helburua argia da: azken bolada haustea eta berriro garaipenaren bidera itzultzea, goiko postuei begira jarraitzeko.
Bestalde, Zarautzek jaitsiera postuetan ekingo dio neurketari, baina handik ateratzeko hiru puntura baino ez dago. Hurbiltasun horrek partida giltzarri bihurtzen du haientzat ere. Gainera, talde zuriak 2026an lehiatzeko eta puntuak biltzeko gai dela erakutsi du, urte honetan hiru garaipen lortuta; beraz, ez da aurkari erraza izango.
Azken batean, erronka polita eta zorrotza izango da guretzat. Derbi bat, jokoan asko duena, non Antiguokok berriz ere Berion sendo agertu nahi duen, hiru puntuak eskuratu eta goranzko bideari eusteko asmoz.

