Garaipenaren bidera itzuli zen Moralesen taldea, zeina ez baitzen partidara ahalik eta ondoen sartu eta, ondorioz, 3. minutuan galtzen hasi zen eta atzetik zihoan markagailuan, baloi irteeran huts egin ondoren. Taldearen aurkako gola ondo etorri zen, eta aukerak sortzen hasi zen, nahiz eta ohiko arintasuna erakutsi ez. Hala ere, 15. minutuan, Carlotak kornerra atera eta Eskik errematatu zuen. Taldeak aurretik jarri gintuen gola sartu nahian jarraitu zuen eta, 5 minutu beranduago, Anek 2-1ekoa sartu zuen (Azpeitiarraren bosgarren gola 6 partidatan). Talde urdinak abaguneak sortzen jarraitu zuen baina markagailua ez zen mugitu eta atsedenaldira 2-1ekoarekin iritsi ginen markagailuan baina bigarren zatian lanean jarraitu beharra zegoela jakitun.

 

Bigarren zatiak kolore bat izan zuen eta urdin kolorea izan zen. Taldeak bere jokoa sortu zuen eta aukerak sortzen hasi zen, 45 minutuetan nagusi izanez eta partidan sartzeko inolako aukerarik utzi gabe arerioari. Hala ere, asmatu ez izanak eta Lakuako atezainaren esku-hartze handiek partida ez ixtea eragin zuten, 80. minutuan Carlotak kornerra atera eta Anzak 3-1ekoa sartu zuen arte.

 

Taldearen partida ona garaipenaren bidera itzultzeko, behetik gora joan zen arratsalde batean, maila on batekin amaituz. Taldea larunbatean Zumaiako taldearen aurka jokatu beharreko partidan pentsatzen ari da, Aita Mariren zelai beti zailean. Aurrera.