Hiru puntuak lortu zituen gizonezkoen lehen taldeak eta ondorioz sailkapenean merezitako jauzi txiki bat eman zuen Errioxan lortutako garaipenaren ondoren.

 

Hasierako txistuaz geroztik gureen nagusitasuna erabatekoa izan zen CD Villegas gogor baten aurrean, zeinak baldintza onenetan ez zegoen eremu batean atzera ipini zuen blokea eta urdinen ekintza guzti-guztiak zailtzen zituen. Geureek bazekiten ez zela arratsalde erraza izango.

 

Misioa korapilatu egin zen, partiduko hogeigarren minuturako jokalari bat gutxiagorekin geratu baikinen ekintza zalantzagarri batengatik, indar gehiegi erabiltzeagatik gorri zuzena erakutsi baitzuen epaileak. Eta hala, neurketa itxura oso ona hartzen hasi ez zenean, etxekoen gola iritsi zen ate aurrean egindako jaurtiketa handi batean, errioxarrak aurretik jarri zituelarik. Hala ere, nortasun interesgarria erakutsiz, Antiguoko K.E. partidan sartu zen berriro ere Enaitzen gol azkar batekin, markagailuan taulak jartzeko testarazo eder batekin.

 

Taldeak lanean irmoki jarraitu zuen eta horren ondorioz 1-3 handitu ahal izan zuen bere abantaila atsedenaldiaren aurretik eta horrek poza maila altura igo zuen, kirol hau horrelakoa baita, batzuetan tristuratik alaitasunera ez dago astirik. Golek Gari eta Olaizen sinadura eraman zuten, kasualitatez gure taldeak zelaian zituen bi alboko defentsak.

 

Bitartean, partida amaitzeko  eta erabakita uzteko abagune eta egoera argiak tarteko, taldeak norabide horretarantz eraman zuen norgehiagoka, eta Enaitzek, eskuin hegaletik egindako jokaldi bikain baten ondoren, Indarren zerbitzu handi bat nahi bezala errematatu zuen.

Amaierarako 1 eta 4koa eta aurrera begira gaude iada, baikortasunez.