
Gizonezkoen lehen taldeak garaipen sendoa lortu zuen Ardoiren aurka (4-0), Gazteen Ohorezko Mailako 2. multzoko 19. jardunaldiko partidan. Unai Gazpiok zuzentzen duen taldea nagusi izan zen hasieratik amaierara, ligako ibilbide honetan hiru puntu garrantzitsu lortuz.
Partida Ardoi ausartago batekin hasi zen, iritsi arriskutsuren bat sortuz. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, Antiguoko sendotu egin zen eta jokoaren kontrola hartu zuen. Enaitzek markagailua ireki zuen, area barruko aldaratze bat aprobetxatuz, eta handik gutxira, Urangak 2-0ekoarekin abantaila handitu zuen. Atsedenaldiaren aurretik, Otalorak 3-0ekoa ipini zuen, berak jaurtitako penalti baten aldaratzean gola sartuz.
Bigarren zatian, talde jrdinak ez zuen intentsitatea jaitsi eta aukerak sortzen jarraitu zuen. Azkenean, hainbat aukera garbi izan ondoren, Telmok erdiraketa zehatza jarri zuen Enaitzek, lehen zutoinean gurutzatutako burukada zehatz batekin, 4-0ekoa sina zezan. Emaitza honekin, Gazpioren taldeak bere momentu ona berretsi eta liga zorrotz batean batzen jarraitzen du.

