Albion Cup 2023-a Berioko instalazioetan bizi izan dugun futbol, emozio, kiroltasun eta bero handiko 72 orduren ostean amaitu da. Bertan, era guztietako partidetaz gozatu ahal izan dugu hainbat kategoriatan, non maila interesgarria izan den eta jokalarien parte- hartzea handia.

Txapelketa igande, astelehen eta astearteko egunetan burutu zen eta lehen faseko azken partidak eta arratsaldean Txapeldunen Ligako eta Europa ligako finalak jokatu ziren atzoko egunez.


Errepasa dezagun zer eman zuen nazioarteko kutsuko kirol-lehia honek hainbat kategoriatan, eta bada geure taldeen jarduna azpimarratuko dugu.


Endika Moralesen Erregional Ohorezko Mailako taldea izan zen edizio honetako txapelduna, finalean Albion SC bera 1 – 0eko markagailu estuagatik garaitzea lortuz. Lehen fase bikaina egin ondoren, etxeko jokalariek finala jokatzeko txartela lortu zuten, non ez zen gol aukera handirik izan. Minutu gutxi falta zirenean, penaltia izan zuten alde eta ez zuten alferrik galdu aukera, horrela amaierako saria eskuratuz geure neskek, zorionak ekipo.


Lesioz eta pilatutako neke nabarmenez betetako Gazteen Euskal Ligako taldeari maldan gora egin zitzaion txapelketa edizio honetan, eta maila oso onean lehiatu ziren aurkariei aurre egin behar izan zieten. Errekuperatu egin behar da taldea prestaketa-lanarekin jarraitzeko. CD Amigó txapeldun izan zen Txapeldunen Ligan Albion SC-ri garaituaz eta Ariznabarra CDko gasteiztarrak Europa Ligako txapeldunak. Zorionak, bioi.

Iker Mendiluzeren Kadeteen Euskal Ligak bere horretan jarraitzen du, eta Novadiet txapelketa ospetsuan txapeldun izan ondoren, Albion Cup txapelketan ere garaile izan ziren. Benetako meritua eta kirol eta lehiakortasun maila ikusgarria, beste behin ere jokalari hauek erakutsi zutena. 2 – 1 irabazi zioten Croisés de Bayonneri final oso lehiatu eta zirraragarrian, atzo Beriora hurbildu ziren zaleen gozamenerako. Oier Vazquezen golak 5 minutu magiko eskasetan markagailua iraultzeko balio izan zuten eta titulua Mendiluzeren taldearentzat. Zorionak berriz ere, txapeldunak. Trintxerpe KE txapeldun Europa Ligan Albion SC mendean hartuta.


Maila gazteenean, Pablo Fernandezen Ohorezko Kadete mailako taldeak meritu handiko edizioa egin zuen, Europa Ligako txapeldun bihurtuz, adin handiagoko aurkarien aurka. Final honetan garaipena Dunboa – Eguzki CDaren aurka eta Albion SCk Txapeldunen Liga irabazi zion CD Ariznabarrari, congratulations, well done boys.


Giro bikaina izan dugu Berion hiru egun hauetan, eta lerro hauetatik eskerrak eman nahi dizkiegu Albion Cupeko gure kideei kirol ekitaldi berezi eta paregabe baten antolaketa egoki eta arrakastatsuan erakutsitako denbora, prestasun eta arretagatik.


Datorren denboraldian gehiago eta hobeto, atseden hartu.