Igande santua Berion eta futbola nonahi I. Carza txapelketaren jardunaldian, une ahaztezinak utzi zizkiguten sei taldek jokatu zutena. Harrobi tradizio handiko klub garrantzitsuak, hala nola Txantrea K.K.E, C.D. Oliver, SD Indautxu, SD Oyonesa eta Betolatza C.D.F., geure taldeaz aparte noski. Aurreko egunean bezala, txapelketa hastean ere taldeak honela zeuden kokatuta:


                                 MULTZOA 1                                          

                               Antiguoko K.E.

                               Txantrea K.K.E

                               S.D. Oyonesa


       MULTZOA 2

       S.D. Indautxu

       C.D. Oliver

       Betolatza C.D.F.

Partida horiek amaitu ondoren, jokalariek eta talde teknikoek Agustin Sorianok prestatutako pasta entsalada bat gozatu zuten otordu gisa.  Futbol-zelaian bertan bazkaltzeko aukera izan zuten, handik mugitu beharrik gabe.


Lehen finalerdiak penaltietan erabaki ziren eta Mikel Aramburuk zuzentzen duen taldea nagusitu zen 2-2ko berdinketaren ostean C.D. Oliverren aurka. Era berean, Txantrea K.K.E eta S.D. Indautxu talde bilbotarraren artean jokatutako bigarren finalerdian emaitza bizkaitarren aldekoa izan zen.


Hirugarren eta laugarren postuak C.D. Oliver eta Txantrea K.K.E.ren artean jokatu ziren, non Iruñako auzoko talde ospetsuak bere legea ipini zuen, urdinentzat 2-1 oso emaitza estua lortuz eta jarraian Antiguoko Kirol Elkartearen eta S.D. Indautxuren arteko txapelketako final handia, anfitrioia garaile eta ondorioz I.Edicion Carza Txapelketako txapelduna bilakatu zelarik.


Txapelketaren amaierarako, parte hartzen duten talde guztientzako sari-banaketa egon zen, baita Iker Azkarragak lortu zuen jokalari onenaren saria ere, Antiguoko Kirol Elkarteko zuzendari nagusi Gorka Azpeitiaren eskutik hain sari preziatua jaso zuena.

Eskerrak eman nahi dizkiegu dena borobil atera zedin antolakuntzan egon ziren klubeko langile guztiei Baita Manolo eta familiari ere, kantinan jasotako tratuagatik, eta nola ez, taldeetako laguntzaile, zale eta jokalari orori, egun osoan zehar erakutsitako portaera onagatik.


 Zuen zain egongo gara hurrengo edizioan.