
Klubeko komunitate hori osatzen dugun familiek Antiguoko K.E.ren eta Futbol Emotionen arteko akordioak eskaintzen dizkigun abantaila ugariez baliatzeko aukera dute, gure jokalarientzako kirol-materiala eskuratzeko bidean.
Horretarako, 360player aplikazioan deskontu-kode bat dute eskuragarri, Futbol Emotion dendaren batean erabili ahal izateko. Horrela, familiek deskontu esklusiboak lor ditzakete futbolarekin lotutako produktuetan.
Bide batez, gure hornitzaile ofizialak CC Garbera berrian irekiko duen establezimenduaren berri eman nahi dizuegu. Donostiako Futbol Emotion denda berria errealitatea izango da abuztuaren 18tik aurrera. Hurrengo futbolaren tenplua CC Garberan egongo da, eta ateak irekiko ditu hiri zoragarri honetan behin betiko futbol esperientzia eskaintzeko. Futbolarekin zerikusia duen guztian espezializatutako kirol produktuekin, Futbol Emotion gure lurraldeko futbol zale eta jokalarien helmuga gogokoena izango da. Establezimendu berri honek esperientzia paregabea eta osoa eskainiko die kirol erregeaz gozatu nahi duten guztiei.
Futbol Emotion Garberak boten, ekipazioen, baloien, osagarrien eta baldintza onenetan jokatzeko behar den guztiaren katalogo zabala izango du. Gainera, prestakuntza handiko eta futbolzale amorratuko langileak izango ditu, bezero bakoitzaren beharren arabera produktu egokia aurkitzeko aholkuak eta gomendioak emateko prest daudenak.
Antiguoko K.E.tik animatzen zaituztegu CC Garbera berritutik iagro eta Futbol Emotionek ematen digun esperientzia handiaz goza dezazuela bai familia, baita jokalariek ere.
Eskerrik asko, lagunok.
