Antiguoko Kirol Elkarteak atsegin handiz iragartzen du Iñigo Mendiak berritu egin duela Gazteen Ohorezko Mailako taldearen entrenatzailea izateko akordioa. Entrenatzaile tolosarrak hirugarren denboraldia beteko du gurekin, eta bere jarraipena albiste ezin hobea da klubarentzat arlo guztietan.


Lehen bi denboraldietan, Mendiak emaitza historikoak lortu ditu, Errege Koparako sailkapen bana eta 23/24 denboraldian laugarren postu bat barne, taldeak bere mailarik onena lortzeko duen gaitasuna erakutsiz. Umiltasuna, adeitasuna eta lanerako dedikazioa funtsezkoak izan dira lorpen horiek lortzeko, eta ziur gaude bere gidaritzapean, gure Ohorezko Mailako taldeak datorren denboraldirako ezarritako helburuak lortuko dituela berriro ere.


Laguntzaile gisa Edu Valeron izango du alboan beste urte batez. Hainbat denboraldi daramatza berarekin, eta bikain ezagutzen du teknikaria. Hirugarren denboraldi honetan ere Oier Alfarok jarriko ditu prest jokalariak alor fisikoan eta Santi Lois ordezkari fina izango dugu garrantzi handiko lanak eta egunerokotasuna ondo funtzionatzeko ekimenak egitearen arduradun. Iker Benitez fisioterapeutak eta Gorka Azpeitia atezainen entrenatzaileak osatzen dute staffa. Lan talde ikusgarria, zalantzarik gabe.


Elkarrekin bidea egiten jarraitzen dugu.