TOLOSA CF 0 – 3 ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA

Lehen taldeak Alegiko Elorri zelaian jokatu zuen Tolosa CFren aurkako norgehiagoka eta bertan jarraipena ematea lortu zuen azken jardunaldietako martxa onari. Gabrik birritan eta Royok sartutako golek talde urdina mendean hartzeko balio izan zuten eta horrela sailkapenean beste aurrepauso bat ematea lortu dugu, zazpigarren postuan egonkortu garelarik. Datorrena aste zirraragarria izanen da taldearentzat izan ere mailako liderra hartuko dugu etxean, Berion eta larunbatez. Orain arte egin dugun lanari segida emateko gai bagara ziur gaude hauek mendean hartzeko gai garela, nahiz eta partida bakarra galdu duten denboraldi osoan zehar.


GORENGOEN MAILA 2 – 2 DUNBOA – EGUZKI CD A  

Ez da ez batere erraza Gorengoen mailako igoera faseko liga txapelketa eta parekotasun handia dagoela benetan nabaria da sailkapenak hala adierazten duen bezala, izan ere lehenengo postutik azkenekoraino bi puntuko aldea besterik ez dago eta. Dunboa – Eguzki CD irundarren aurkako lehia estua izan zen eta markagailua binako emaitzarekin ez zen gehiago mugitu. Yarza eta Del Ríoren golek beraz beste puntu bat urratzeko parada eman ziguten eta horrela aukera guztiak irekita jarraitzen dute benetan bikaina izaten ari den denboraldiko bigarren fase honetan. Bideak aurrera darrai.


INTXAURDI KE 1 – 2 KADETEEN OHOREZKO MAILA

OIARTZUN KE 1 – 3 KADETEEN OHOREZKO MAILA

Partida bikaina espero genuen eta ez zen gutxiago izan Cesar Benito futbol zelaian bizitu genuena. 1 -2ko emaitzarekin nagusitu zen geure taldea eta beraz lidertzan oso oso sendo mantentzen gara beste astebetez. Taldea izugarrizko txapelketa fasea egiten ari da eta maila oso altua denbora luzez mantentzeko gai dela erakusten ari da, izan ere partidarik galdu barik jarraitzen dugu. Larunbateko partidari dagokionez June Murillok eta etxekoek bere atean sartutako golek garaipenera eraman zuten taldea. Gainera, aste honetan zehar jokatuko da Oiartzun KEren aurka atzeratu genuen norgehiagoka eta beraz diferentzia handitzeko aukera berria dugu. Datorren partida Añorga KKEren aurkakoa izanen da eta beraz aste honetan ere gogoz prestatu beharko gara.


AÑORGA KKE 2 – 2 INFANTILEN OHOREZKO MAILA  

Berdinketa Rezolan partida izugarri parekatu batean, zaletuen gustagarri izan eta markagailuan binako berdinketarekin bukatu zena. Oso lehiatua izan zen Rezolako zelai zoragarrian emakumeen lurralde-futbolean egitura sendoak dituzten bi kluben arteko lehia. Norak asmatu zuen, eta aurkariak beste gol bat bere atean sartuaz, zirraragarria izan zen partida benetan. Laugarren postu ona sailkapenean, txapelketako fase hau amaitzeko jardunaldi bakarra falta denean.