OIARTZUN KE 3 – 3 ANTIGUOKO KE (GORENGOEN MAILA) 

Lidertzan jarraitzen dute geure neskek igandean Oiartzunen lortutako puntuari esker. Ez zen partida erraza izan Karla Lekuonan jokatutakoa eta puntu banaketarekin konformatu beharko gara. Markagailuak ondo adierazten duen bezala partidak denetarik izan zuen eta geure partetik golak Eski, Andreak eta Laurak eskuratu zituzten. 

Datorren astean derbia izanen dute Berion Antigua – Luberri KEren aurka eta berriro ere hirunaka gehitzen saiatuko dira geure bigarren taldeko jokalariak. 

 

ANTIGUOKO KE  1 – 0 INTXAURDI KE (OHOREZKO KADETEA, TXAPELKETA FASEA) 

Bikaina benetan Ohorezko Kadeteak egindako partida Intxaurdi KE oso indartsu baten aurka. Lehen fasetik ederki ondo ezagutzen genuen Cesar Benito zelaian jokatzen duen taldea eta horren adierazgarria lehia benetan orekatua izan zen, errenta motzenagatik geure aldera erori zena. Mailako altuko partida jokatu zuten geure neskak eta horrela bada, garaipen oso garrantzitsua lortu zuten aurkari zuzen baten kontra. Horrela bada, lidertzan dugu taldea 9 puntutik 9ak lortuaz. Lorpen handia neskak. 

Datorren jardunaldia Rezolan jokatuko dute, ez da erronka makala izango hau ere alajaina. 

 

TOLOSA CF 7 – 0 ANTIGUOKO KE (OHOREZKO INFANTILA, TXAPELKETA FASEA) 

Ez zen goiz xamurra izan geure ohorezko infantil taldearentzat izan Tolosa udalerriko Usabal kiroldegian jokatutako neurketan. Partida aldapa gora jarri zen hasiera hasieratik eta ezin izan genion egoera horri buelta eman, ondorioz partida erraz galduz. Hala ere eta fase honetako analisia eginez, taldeak lehen postuan jarraitzen du, egiten ari den lan onaren adierazgarri nabarmena. Honelako partidetan ere asko ikasten da eta ziur gaude ondo jakingo dutela hurrengo erronketarako akatsak zuzentzeko garaian egin behar direnak zeintzuk diren. 

Beraz pasatakoa ahaztu eta datorrenari begira jarri dira dagoeneko, eta La Sallen Añorga KKE talde zementeroa jasoko dute bisitan.