
CD HERNANI 0 – 0 ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Partida paretsua eta oso lehiatua Zubipe futbol zelaian ikusi genuena. Geure lehenengo taldeak aurpegia bikain eman zuen Euskal Ligarako igoera play offak jokatuko dituen talde berdearen aurkako norhegiagokan, berriro ere lehiakortasun handia erakutsiaz eta bigarren itzuliko ibilbide onari azken partidaraino jarraipena emanaz. Benetan harro egoteko partida egin genuen eta denboraldia ere halakoxea izan da. Asteburu honetan azken partida jokatuko dugu eta liga txapelketari agur esan nahi dio taldeak garaipen batekin.
GORENGOEN MAILA 2 – 0 CD ELGOIBAR
Bigarren taldeak aurtengo denboraldiari dagokionez egin ditu eginbeharrekoak eta azken partida jokatu zuen joan den asteburuan. Gainera eta aho zopore bikaina utzi zigun lehia jokatu zuen liderra izan den eta mailako finala jokatuko duen CD Elgoibar taldearen aurka lortutako garaipen ederrak. Bikaina izan da denboraldia, talde oso oso gaztea izanik ikaragarrizko maila eman dugu eta dudarik gabe ikaskuntza eta hobekuntza denboraldia izan da aurtengoa. Beraz eta lerro hauetatik eskerrak eta zorionak eman nahi genizkieke taldekide, entrenatzaile eta familia guztiei, ziur hau hasi besterik ez dela egin eta.
KADETEEN OHOREZKO MAILA 2 – 0 OIARTZUN KE
Txapeldun handiek ere amaiera eman diote benetan ezinhobea izan den eta geure klubeko historiaría pasako den liga txapelketari. Ezinhobea diogunean hala delako esaten dugu, izan ere taldeak ez du denboraldi osoan partidarik galdu alajaina. Erraz esaten da baina zenbakiak ez dute engainatzen eta egia esatearren, balentria oso handi baten aurrean aurkitzen gara. Beste behin ere zuei justuki dagokizuen miresmen eta esker aitortza bat egin nahiko genuke lerro hauetatik, txapeldunenetan txapeldunenak izan baitzarete.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA 4 – 0 MARIÑO CD
Udaberri txapelketak ere egin ditu bereak eta egia esatearren futbol hamaikarako egokitzapen fase oso interesgarria burutu dugu eta izan diren eta eduki ditugun inpresio eta sentsazioak ezinhobeak izan dira. Hala izan zen azken partida ere eta garaipen garbia lortu genuen CD Mariño irundarren aurka jokatu zen partidan. Beraz eta ongi egiaztatu dugu prest garela datozen urteetan datozen erronketarako eta ikaskuntza prozesu bidean beste pausotxo bat egin dugula, txikia bezain irmoa. Aupa neskak.

