GAZTEEN MAILA NAZIONALA

Dinamika ona puntuetan bihurtua gainerae gure bigarren taldearentzat, azken bi jardunaldietan bi garaipen handi lortu eta gero. Aurkariek ez dute ezer oparitzen eta denboraldian zehar merezimenduzko handiz maila zail eta zorrotz honetan egindako lana berretsi besterik ez dute egiten orainarte lortutakoak. Martxoan sartuta, taldeak aste hauetan egindako lan onari jarraipena eman nahi dio eta horretarako Oiartzun KE taldearen aurkako hurrengo partida garrantzitsua da. Ez zaio denboraldia erraza egiten ari talde oiartzuarrari, baina Zubietan neurketa duin bat egitetik datoz, eta kontuz ibili beharko dugu, ez baitugu lan erraza izango igandean.


Partida igandean 12: 00etan Karla Lekuona zelaian.

 

EUSKAL LIGA JUBENILA

Ez zen lan erraza izan joan den asteburuan taldeak Rezolan izan zuena, baina egia da laurogeita hamar minututan zehar partidan egon zela, asko eskatzen duen testuinguru batean. Pasatakoak beraz han geratu dira eta Pituren taldeak baikortasunez begiratzen dio igande honetan bertan datorrenari. Asteburu honetan, Fikako Danok Bat Clubaren aurka neurtuko ditugu indarrak, xehetasun txikitan erabaki ohi den filialen arteko norgehiagoka batean. Beraz, garaipenaren bidera itzultzeko aukera dugu bost garaipen jarraian lortu ondoren azken jardunaldietan behetik gora datorren talde bilbotarra mendean hartzekotan. Konfiantza osoz, haien bila.


Partida igandean 17: 30ean Berioko futbol zelaian.

 

 

KADETEEN EUSKAL LIGA

Aurreko astean Ibaiako instalazioetan neurketa on bat egin ondoren, kadete mailako bigarren urteko taldearentzako beste froga zail bat dugu larunbatean, bigarren fase honek zelako zailtasuna duen ondotxo jakin badakigu eta. Etxean hartuko dugu Real Sociedad SAD, Zubietan partida bikain bat egitetik datorrena eta denboraldiko bigarren fase honetan orain arte jokatutako partidak garaipenekin kontatzen dituena. Geureek lanean jarraitzen dute etengabe, azken asteetan lortzen ez dugun garaipena bilatzeko, baina hori lortzeko bide onean gaudela guztiz sinetsita. Lanean jarraitzeko ordua da, beraz.


Partida larunbatean 10: 40etan Berioko futbol zelaian.

  

KADETEEN OHOREZKO MAILA

Liga erregularreko hogeita batgarren jardunaldia maila polit honetan non urdinek garaipena bilatuko duten, errazak izan ez diren taldeen aurka jasandako azken bi porrotak arintzeko. Astigarragako udalerri mugakidean dagoen Zarkumendegi zelai politera joanen gara, sailkapenaren erdialdean doan Astigarragako Mundarro FKEra bisita egiteko. Garaipenaren gosez dauden Gorkaren mutilek ilusioz eta gogoz gordetzen dute baloia jokoan jartzeko unea eta taldeak duen potentzial guztia azaleratu ahal dute, denboraldiaren zati handi batean ondo erakutsi diguten bezala. Partida ona egin dezagun, mutilak.


Partida larunbatean 10: 00etan Zarkumendegi zelaian.

 

INFANTILEN OHOREZKO MAILA

Txapelketa fase bikaina izaten ari da oso Infantil Mailako Ohorezko taldearentzat. Joan den larunbatean Martutene KE mendean hartu ondoren, Orion igande honetan bertan duen konpromisoari begira dago dagoeneko. Orioko FT denboraldiko lehen fasetik ezagutzen dugun aurkaria da, eta bere bertuteen jakitun, astean zehar lehia modu arretatsuan prestatzen joan da geure taldea, Mendibeltzen jokoan dauden puntuak atera ahal izateko neurketa on bat egin behar dela sinetsita. Goazen puntuen bila, talde bikaina gara eta.


Partida igandean 12: 00etan Mendibeltz futbol zelaian.

 

INFANTIL TXIKIA

Bisita Stadium Gal-era larunbat goizean geure Infantil Txikia den taldearentzat. SD Beasain talde bagoneroen aurka berdindu ondoren mugako lurretan irabazten saiatuko gara, garaipenaren bidera itzultzeko eta taldea egiten ari den denboraldi onarekin jarraitzeko, esperientzia atseginez eta geure jokalari gazteentzat etengabeko ikaskuntzarako une eta espazio garrantzitsuz beteta darrai eta. Jarrai diezaiogun irailean, denboraldia hasi zenean, hasi genuen bideari. Animo mutilak.


Partida larunbatean 10: 00etan Stadium Galeko belar artifizialean.