
GAZTEEN MAILA NAZIONALA
Indartsu Clubaren aurkako partidan azken uneetan estropezu egin ondoren, Lezamara joanen gara Zubietako derbya galtzetik datorren Athleticeko geure kideei bisita egiteko asmoz. Taldeak ilusioz gainezka bidaiatzen du talde zuri-gorriaren instalazioetan batzeko aukeraren aurrean, nahiz eta norgehiagokaren zailtasuna handia dela jakin. Hala ere, denboraldian zehar erakutsi du edozein aurkariren aurka lehiatu daitekeela, eta ziur gaude horrela egingo dela larunbata honetan bertan ere. Hogeita bigarren futbol jardunaldi honetan zerbait positiboa aterako dugulakoan gaude. Haien bila, ekipo.
Partida larunbatean 11: 45ean Lezamako instalazioetan.
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Beste erronka handi bat gazteen hirugarren taldearentzat. Nahiz eta egia izan orain dela bi aste Berion modu justuan erori zela liderra, oraingoan SD Gernikaren aurka historia errepikatzea bilatuko dute, azken bi asteetan sailkapenaren gorenean kokatu baita talde bizkaitarra. Denboraldian erakusten ari garen maila bikaina izaten ari da, eta, horregatik, entzute handiko beste garaipen bat lortu nahi da, taulan ohorezko posturen bat lortzeko lehian bete-betean sartuko gintuzkeena gainera. Jarrai dezagun taldearekin gozatzen eta Beriora hurbildu gaitezen partida bikaina izango dena zuzenean ikusteko.
Partida larunbatean 15: 30ean Berioko futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Bigarren fase polit eta zorrotz baten hasiera kadete mailako taldearentzat SD Eibarren aurka, lehen fasea hirugarren postuan amaitu ondoren hartuko dugu Berion talde armagina. Taldea irrikaz dago hain fase erakargarria hasteko eta oinarrizko futbolean egitura profesionalizatuak dituzten taldeen aurka lehiatu ahal izateko. Aurkari horiek ahalik eta gehien emateko eskatuko digute mendean hartu ahal izateko, eta aste honetarako prestatu gara, aurreko jardunaldian merezitako atsedena hartu ondoren. Has dadila bigarren fase hau eta goza dezagula.
Partida larunbatean 17: 20etan Berioko futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Asteburu honetan ditugun partida bikainekin amaitzeko, Ohorezko Infantil Mailako taldeak Matigoxotegi bisitatuko du lehen fasean aurre egin zigun aurkari baten aurka, Kostkas KE. Joan den asteko partida atzeratua da bi taldeetako jokalarien konpromiso autonomikoengatik eta maila altuko partida hau bi talde handirekin bizitzeko gogo biziz gaudelarik joango gara Egia auzoko zelaira. Gogora dezagun bigarren fase hau garaipenekin hasi dugula eta horrela jarraitu nahi dugula, jardunaldi guztietan maila ona erakutsiz. Goza dezagun partida on batez beraz.
Partida igandean 11: 00etan Matigoxotegi futbol zelaian.
* Gainerako taldeek atseden jardunaldia izanen dute, inauteriak direla-eta data egutegian markatuta.

