URTEKO AZKENEKO PARTIDAK

GAZTEEN LIGA NAZIONALA
Zubietan jasandako porrotaren ondoren, ez dago atzera begiratzeko astirik gure bigarren taldearentzat. Taldeak Ibaia bisitatuko du, José Luis Compañon izena duen zelaia hain zuzen ere, eta Deportivo Alavés SAD taldearen aurka neurtuko ditu indarrak, Felix Garinen zelai beti zailean izandako porrotetik datorren aurkari zaila. Dinamika onean ez gaudela egia bada ere, gure taldea egiten ari den denboraldia azpimarratu nahi dugu, hasiera bikaina izan baitzuen eta egunez egun lanean jarraitzen baitu denboraldiko dinamika txar honi amaiera emateko. Aukera ona eszenatoki konplexu batean eta gabonetako etenaldia baino lehenagoko tristurak atzean uzteko helburuarekin zelairatuko dira geure jokalariak. Haien bila, mutilak.
Partida larunbatean 16: 30ean Ibaiako José Luis Compañon zelaian (Vitoria-Gasteiz).
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Bigarren taldeak ez bezala, hirugarrenak bi garaipen oso garrantzitsu lortu ditu azken bi partidetan, murgilduta egon zen aste gogorrak atzean uzteko. Aurreko asteetan esan genuen taldea ez zela ari merezi zuena lortzen, eta azkenean, emaitzak ere iritsi dira. Pituk gidatzen duen taldeak norabide guztietan egin du nabarmen onera, eta, jakina, bide beretik jarraitu nahi du. Inertzia on hori baliatu nahi dute sailkapenean beste jauzi bat emateko eta postu arriskutsuekiko abantaila handitu ahal izateko. Bigarren partida jarraian etxean Romo FCren aurka, sailkapeneko hamalaugarren postuan eta gureengandik 4 puntura dagoen aurkari bizkaitarra. Garaipenaren eta merezitako atsedenaren bila.
Partida igandean 15: 30ean Berioko futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Oporren aurretik azken partida Euskal Kadete mailako gure mutilentzat ere, Fikako Danok Bat Club taldearen aurka. Lidertza eta lehen postua urrun dituela, Iker Larrañagaren taldeak sailkapeneko bigarren postua sendotu nahi du. Horretarako asteburu honetan talde bizkaitarrari irabazi beharko dio, itzal egiten digulako eta sailkapenean 19 puntu dituelako Romo FCren baimenarekin, hauek hirugarren postuan kokatzen baitira bi taldeen artean. Iparralde zelaian izandako porrotetik gatoz, eta ziur aski, jokalariak gabonetara zapore on batekin joan nahi dutela. Horretarako aukera ona igandeko jardunaldiko partidan, zorte on denoi.
Partida igandean 12: 00etan Berioko futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Gorka Andresen taldearentzat derbia Cesar Benito zelaian Lengokoak KE taldearen aurka. Taldearen hasiera bikaina izan da, eta duela hiru astetik hona eten egin da. Lehen urteko kadete mailako gure taldeak lehiatzeko duen gogoa handitu besterik ez du egiten beraz orain daramagun bolada kaxkarrak. Ezin dugu ahaztu orain gutxi arte erakutsitako maila bikaina izan dela eta ziur gaude asteburu honetan ere hiru puntuak lortuko ditugula. Aurrean talde amaratarra, liga txapelketari ekitea kostatu zaiona, baina benetan aurkari zaila izango dena. Partida ona izan dezazuela, mutilak.
Partida larunbatean 12: 45ean Cesar Benito futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Beste derbi bat, beraz, infantil mailako bigarren urteko taldearentzat. Aurreko jardunaldiko partida duela bi asteko asteburura aurreratu ondoren, gure jokalariak pilak ondo kargatuta datoz, geure kide diren Donostiako Igeltegi FCren aurkako lehia berezirako. Bigarren sailkatuak bi puntu eskasera jarraitzen du eta horrek gure multzoko lehen postua benetan borrokatuta egotea eragiten du. Taldeak ohiko lan onari eutsi nahi dio eta horretarako La Sallen diharduen taldea mendean hartu beharko dute. Partida interesgarria klubarentzat.
Partida larunbatean 13: 50ean Berioko futbol zelaian.
INFANTIL TXIKIA
Joan-etorri luzea Debagoienako eskualderaino, Oñatiko taldearen kontra neurtzeko, hau da, Aloña Mendi KEren aurka. Sailkapen-fase bikaina egiten ari gara eta lidertza sendotu. Astez aste ikusten dugu jokalariak nola hazten ari diren esparru guztietan, eta aurkariak modu egokian gainditzen dituzte, talde osoaren lan onaren seinale. Beraz, horrela jarraitu nahi du taldeak fase osoan zehar eta horretarako beste garaipen bat lortu beharko da Azkoagainen. Txantxikuek hiru puntu batu dituzte, fase honetako bigarren jardunaldian lortutakoak. Bidaia on, mutilak.
Partida larunbatean 13: 30ean Azkoagainen (Oñati).
ERRENDIMENDUKO ALEBINA
Gabonetako oporrak baino lehen, Astigarragako Mundarro FKEren aurka neurtuko dituzte indarrak klubeko gazteenek Zarkumendegiko zelai ederrean igande goizean. Bosgarren jardunaldia Sergioren mutilentzat, egun honetan bertan beste garaipen bat bilatuko dute sailkapenaren buru dotore izaten jarraitu ahal izateko. Aukera ona eta berria klubeko txikienen bilakaera eta aurrerapena bertatik bertara ikusi ahal izateko. Izan ere, ilusio handia erakusten dute futbol jardunaldia tokatzen den bakoitzean elastiko urdina janzteko. Animo, mutilak.
Partida igandean 09: 30ean Zarkumendegi zelaian (Astigarraga).

