
GAZTEEN NAZIONAL MAILA
Hamazazpigarren jardunaldia Gazteen Liga Nazionalean eta dagoeneko txapelketaren erdialdera heldu gara. Balorazio ona egin diezaiokegu liga ez erraz honetan maila onargarria erakusten ari den bigarren talde honi. Azken norgehiagokan puntutxo bat lortu zen, agian bertan balio askorik eman ez geniona baina sailkapenean gehitzen duena, hamargarren postuan baikaude. Bigarren itzuli honetan sailkapeneko postu beroei begiratu nahi diegu, eta horretarako Arabako lurretara joan behar dugu Aurrera Vitoria CDaren aurka jokatzeko. Talde hori gure azpian dago sailkapenean posizioari dagokionez, baina potentzial nabarmena duela badakigu eta ez genioke horri begiratu behar. Bidaia on eta igande goiz bikaina izan dezagula, mutilak.
Partida igandean 12: 00etan Olaranbeko Instalazioetan (Vitoria-Gasteiz).
GAZTEEN EUSKAL LIGA
Pituk zuzentzen duen taldeak daraman dinamika bikaina da benetan, lau garaipen jarraian eta berdinketa bat azken bost norgehiagoketan. Azken asteotako martxa zoragarri honek merezimenduzko zortzigarren postura eraman gaitu sailkapenean, non 24 puntuz lasaitasunetik begiratzen diegun datozen partidei. Maila lehiakor honetan, lehen itzuliaren amaierara iritsi gara eta jokatzeko falta zaigun aurkaria Olarizu CD arabarra da. Lehen aipatutako Aurreraren filiala, kosta ahala kosta, sailkapeneko postu arriskutsuetatik ihes egin nahi duena. Gure ikusleen aurrean etxean dinamika eder honekin jarraitzeko aukera ona dugu,beraz.
Partida larunbatean 15: 30ean Berio futbol zelaian.
KADETEEN EUSKAL LIGA
Euskal Liga Kadete honen lehen fasea ere amaitzen ari da pixkanaka – pixkanaka. Oraindik partida gutxi batzuk falta badira ere, taldeak bigarren postua ziurtatu eta itxi nahi du, ibilbide bikaina duen Athletic Club handi baten atzetik. Lezaman jokatu genuen partida ere ez omen zen batera makala izan eta bide horretatik jarraituz, taldeak hiru puntu lortu nahi ditu azken boladan biltzea kostatzen ari dena, Bergara KEren kontura. Bergara KEk bigarren faserako puntuen beharrean dago salbazioa lortzeko aukerak hortan darrai eta. Goazen puntuen bila, ekipo.
Partida larunbatean 12: 00etan Berio futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Ohorezko Mailako Kadete Mailako taldeak bikain eman zion segida sartu berri garen urte naturaleko estreinaldiko jardunaldian. Horrela amaitu zen aurrekoa eta modu berean ekin zion honi, garaipen ona lortuz Ostadar SKTko lasartearren aurka. Bosgarren postua denboraldi ona egiten ari diren kadete mailako lehen urteko jokalarientzat. Ordea sari handiak eskuratzeko aukera ematen duten postuetara lotu nahi du taldeak eta horretarako, Jesuiten ikastetxea bisitatuko du larunbatean Arrupe – Chaminade CDaren aurka lehiatzeko asmotan. Hauek ez dira ari beren unerik onena igarotzen, eta hiru puntuak behar dituzte sailkapenean postuak azkar igotzeko. Behar horretaz baliatu nahiko du geure taldeak puntuak ekartzeko. Zorte on misio horretan.
Partida larunbatean 12: 00etan Felix Garin futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Ohorezko Ligako geure Infantil Mailako taldearentzat fase amaiera bikaina, emozioa, lehen fase honetan multzoko lider izatea nork lortuko duen erabakitzeko. Aurrean Egia auzoko Kostkas KE, geureek bezala hasierako fase ezin hobea burutu dutenak. Bi puntuko aldea dago bi taldeen artean eta ziur gaude lehia interesgarria izango dela Liga txapelketako lehen zati honetan nagusitza osoa izan duten talde bien artean. Aukera paregabea da beraz maila handiko partida zuzenean ikusteko, hots, Beriora hurbiltzeko eta horren lekuko izateko.
Partida igandean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.
INFANTIL TXIKIA
Oso bide ona egiten ari da Infantil Txikiko taldea ere, bigarren fase honetako partidak garaipenengatik kontatzen baititu. Azkena Matigoxotegin izan zen, etxeko taldearen aurrean eta benetan bikain aritu ginelarik. Ikaskuntza handiko urte honi jarraipena eman behar zaio eta hurrengo geldialdia etxean izango da SD Euskalduna Andoaindarraren aurka. Horrela, bada, lehian dihardugun ibilbide handi honekin jarraitzea espero dugu, bai eta ikaskuntza-prozesuan sakontzea ere, datorkigunari berme osoz aurre egiteko tresnarik onena baita. Segi horrela, mutilak.
Partida larunbatean 10: 30ean Berioko futbol zelaian.
ERRENDIMENDUKO ALEBINA
Urte berriarekin itzuliko da errendimenduko alebinen taldea, eta dagoeneko prest dago bigarren fase honetan duen estreinaldirako. Touring KE, Hondarribia FE, Lengokoak KE, Arrupe – Chaminade CD edo Irungo SAD Real Union Club bera izango ditugu aurkari fase berri honetan. Estreinaldi bikaina dugu beraz Stadium Galeko anexoan jokatuko dena, mugako lurretan eta ahalik eta ilusio eta gogo handienarekin hartuko duguna noski. Ondo hastea espero dugu, mutilak.
Partida igandean 12: 30ean Irungo Stadium Galen eranskinean.

