GAZTEEN LIGA NAZIONALA

Bide ona benetan azken hiru asteetan Pablo Fernandezen mutilek hartutakoa, partida hauek garaipen bilakatu eta denboraldiaren azken herenean sartuta gaudelarik 35 puntu ditugu geure boltsikoan, lan ona egiten ari garena. Aurrekoan Oiartzunen lortu zen garaipena 1-2ko emaitzarekin eta larunbata honetan Santutxu FC bilbotarren bigarren taldea jasoko dugu Berion, sailkapenean beheko postuetan izanagatik ezer oparituko ez duena ziurtasun osoz. Beste hiru puntu lortzeko gosez zelairatuko da berdegunera geure bigarren taldea. Eutsi bide honi, mutilak.


Partida larunbatean 15:30 tan Berio futbol zelaian.


GAZTEEN EUSKAL LIGA

Ordea, geure hirugarren taldea ez dago bere boladarik onenean eta azken asteotako hiru partidetan garaipenik eskuratu ezinda beste aukera bat izanen dute igandean Leioako Sarriena kirol instalakuntza bikainetan jokatu den norgehiagokan. Ez da ez noski partida erraza izango Bizkaiko lurretan jokatuko dena, hauek goiko postuetan kokatuta daude eta igoerarako lehia bizian egonik hiru puntuak behar dituzte eta. Talde urdinak beraz lanean dihardu jo eta su berriro ere garaipenera itzultzeko eta urtea borobilduko lukeen beharrezko puntuak eskuratzeko bilaketa horretan. Bada, animo mutilak.


Partida igandean 13:15 tan Leioako Sarriena kirol instalakuntzetan.


KADETE EUSKAL LIGA

Txapelketa fase honetan taldea benetan maila ona ematen ari den arren, ezin izango dugu emaitzetan isladatu. SD Eibar, Dep. Alavés edota Errealaren aurka partida oso txukunak egin ondoren ez dugu garaipenik eskuratu exigentziaz betea ageri den fase honetan. Hala ere, lana egokia izaten ari den heinean larunbatean horretarako aukera ona izanen du taldeak, Gasteizen jokatuko den neurketan. Aurrean Abetxuko A.D.C taldea izango dugu, denboraldi bikaina egiten ari dena hain zuzen ere. Igo berriak izanagatik dagoeneko datorren denboraldian maila honetan aritzeko txartela eskuratua dute eta benetan talde gogorra da. Aurreko partidetan erakutsi dugun maila mantendu beharko dugu beraz.


Partida larunbatean 10:45 tan Gasteizeko Ametsa futbol zelaian.

 

KADETE OHOREZKO MAILA

Astigarragan garaipena eskuratu ondoren taldea dagoeneko hurrengo partidari begira dago. Hau larunbatez jokatuko da Berion eta aurkari SD Euskalduna Andoaindarra izanen dugu, aurten 100 urte betetzen dituen kluba hain zuzen ere. Gorkarenek martxoa hilabete on bat egin nahi dute eta liderragandik gertu mantendu ahal den heinean, denboraldi amaierara txapelketa estimulu ezberdinak izateko helburuarekin iristeko asmo horretan. Beraz eta horretarako talde andoaindarra gainditu beharko dugu geure zelaian larunbata eguerdiz jokatuko den neurketan. Aupa zuek.


Partida larunbatean 12:00 tan Berio Futbol zelaian.

 

INFANTIL OHOREZKO MAILA

Martxa onean darrai Ohorezko Infantilak bigarren fase honetan, non azken norgehiagoka 0-1 irabazi zuen Orioko Mendibeltz zelaian. Lehenengo postuan kokatzen gara 18 punturekin eta taldeak jarraikortasuna eman nahiko lioke dinamika eder honi. Aurrean, igandez, Hondarribia FE mugaldeko taldea izanen dugu talde polit batekin aurkeztuko dena Berion. Ez dira errazak izaten klub berdearen aurka jokatzen diren neurketak eta lehia estua izan daitekeenaren susmoa dugu. Horretarak eta ahalik eta hobekien aurre egiteko prestatu da taldea aste honetan zehar. Aurrera, ekipo.


Partida igandean 12:20 tan Berio futbol zelaian.

 

INFANTIL TXIKIA

Partida zirraragarria larunbatean geure zelaian biziko duguna. Lazkao KE dugu bisitari eta hauek multzoko lidertza lortu dute aste hauetan merezimendu osoz, jokatu diren partida guztiak garaipenarekin borobildu dituzte eta. Erronka bikaina beraz Eneko Arnedok zuzentzen duen taldearentzat, berdeei gailendu eta hauei lidertza kendu nahi baitiete geure jokalariek. Horretarako ordea partida handia egin behar dugu eta dudarik ez dugu honetarako ere gai dela taldea. Konfiantza osoz eta taldeko kideek emateko duten guztiarekin, ziur lortuko dugula. Aupa Antiguoko KE.


Partida larunbatean 10:30 tan Berio futbol zelaian.