PARTIDU GUTXI BAINA INTERESGARRIAK

GAZTEEN LIGA NAZIONALA

Beasainen porrota jasan eta gero, dagoeneko bertan dugu jardunaldi berri bat Pablo Fernandezek gidatzen duen geure bigarren taldearentzat. Partida parekotsua espero da Durangoko Kulturalaren aurkakoa, sailkapenek agerian uzten duenez. Bi taldeak puntu berdinketarekin agertzen gara 19rekin bakoitzak hain zuzen ere eta beraz neurketa honetan gailentzen denak partida bateko abantaila eramango dio besteari. Horrela, bada, aukera polita dugu partida on bat egin eta sailkapenean gora egiteko. Durangotarrek azken jardunaldian 3-1 irabazi zioten Errealari eta beraz, aintzat hartzeko aurkaria da. Animo mutilak.


Partida larunbatean, 15:30 tan Berioko futbol zelaian.


GAZTEEN EUSKAL LIGA

Pituren hirugarren taldeko jokalariek azken asteetako boladari amaiera eman nahi diote eta horretarako sailkapeneko azken postuan kokatuta dagoen Beti Gazte lesakarrari eginen diote bisita larunbata arratsean. Taldeak merezi du dagoeneko garaipena, alde batetik sailkapenean arnas apur bat hartzeko eta bestetik, emozionalki eta buruari dagokionez, hauspoa bailitzan pisudun motxila bat gainetik kentzeko. Ordea, aurrera begiratu beharra dago eta taldearengan dugun konfiantza handia da oso, bai asteburu honetan eta baita datozenetan ere. Aukera ona beraz, berriro ere hiru puntuak lortu eta sailkapeneko jaitsiera postuetatik apur bat urruntzeko.


Partida larunbatean, 16:30 tan Lesakako Mastegi futbol zelaian.


KADETEEN EUSKAL LIGA

Lehen fase honetako bigarren itzulia Zarautzen ondo hasi ondoren, partida erakargarria dute Iker Larrañagarenek larunbatean. Aurrean Kostkas KE izango dugu, ondo indartu den eta denboraldi polita egiten ari den Egiako taldea. Partida mota hauen kutsu berezia ez dugu dudan jartzen eta ikusteko benetan interesgarriak diren partidak izan ohi dira. Joanekoan 1-2 izan zen emaitza geure alde, partida oso lehiatu batean eta orain datorrena ere horrelakoxea izango denaren ustea dugu. Prest gaude beraz partidarako eta horrela, sailkapeneko bigarren postuan egonkortu. Ziur beste behin ere maila emango duzuela, mutilak.


Partida larunbatean, 12:15 tan Berioko futbol zelaian.


OHOREZKO KADETEA

Ohorezko Kadeteak atseden jardunaldia izango dute, dudarik gabe merezitakoa geure taldearentzat. Datorren astean Irungo Real Union hartuko dugu etxean eta dagoeneko partida hari begira daude geure mutilak, benetan lehia estua espero baita bertan. Atseden har ezazue, lagunok.


OHOREZKO INFANTILA

Bigarren urteko infantilen taldeak hurrengo asteko jardunaldia aurreratuko du larunbatean Orion jokatu den norgehiagokan. Lidertzan jarraitzen dugu bigarren multzo honetan baina bigarren sailkatua partida bakar batera dugunez, astero geure onena eman behar dugu jokatzen ditugun norgehiagoketan. Aurrekoan ez zen erraza izan Añorga menderatzea eta oraingoan ere oriotarrak ez dira edozein aurkari. Izaera gogorra eta bikaina izan ohi dute kostakoek eta ziur estu hartuko gaituztela. Presta zaitezte lehiarako, mutilak.


Partida larunbatean, 10:00 tan Orioko Mendibeltz futbol zelaian.


INFANTIL TXIKIA

Kadete taldeak bezalaxe, lehen urteko infantilek ere atsedena dute jardunaldi honetan. Lan saioetan ikasteko aukerak bertan darrai noski eta hauek ere datorrenean Martutene KEaren aurkakoan jarrita dituzte begiak. Txintxo ibili asteburuan, mutilak.


ERRENDIMENDUKO ALEBINA

Estrukturako txikienei berriro ere egokitzen zaie liga txapelketa jokatzea, honen laugarren jardunaldia jokoan izango dugularik. Sergioren mutikoek ilusioa eta ikasteko grina handia erakusten dute asteroko lan saioetan eta oraingoan, ikasitakoa partidan erakustea izango dute helburu. Aurkaria bigarren sailkatua den Pasaia KE izango da eta ziur pasaitarrek ere gogo bizia dutela neurketa jokatzeko. Jarrai ezazue gozatzen,mutilak.


Partida Igandean, 12:00 tan Berioko futbol zelaian.