
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Txapelketa hau ere ttirriki – ttarraka bada ere, bere amaierara heltzen ari da eta benetan gustagarria izaten ari da taldeak erakusten duen maila asterik aste. Azkenekoan ordea, ez zen posible izan hiru puntuak lortzea eta oraingoan Debagoienera eginen dute bisita lehen taldeko jokalariek. Bertan etxeko taldea, hots, Bergara KE izanen dugu zain, sailkapeneko behe postuetan ageri den talde mahoneroa. Berriro garaipena eskuratu eta denboraldia ahalik eta postu gorenean amaitzea da helburua. Ez da erronka makala neskak.
Partida igandean 17:30 tan Bergarako Ipintza futbol zelaian.
GORENGOEN MAILA
Bigarren taldeak atsedena izanen du jardunaldi honetan. Asteburu ona igaro dezazuela.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Txapeldun handiak berriro ere, behin liga txapelketa poltsikoan dutelarik, zelaietara itzuliko dira denboraldiari amaiera emateko hiru partida gelditzen diren honetan. Noski, txapelketa izanagatik hau ez da amaitu eta maila ona ematen jarraitu nahiko lukete geure neskek, denboraldi osoan izan den bezala. Aurrean tolosarrak izanen dira, urdinak geu bezala eta larunbateko lehen orduan jokatuko da partida. Oraindik ere noski, ospakizun ezberdinetan murgilduta dago taldea eta ziur larunbatekoa ere polita izanen dela oso. Ez galdu bada, txapeldunak zuzenean eta bertatik bertara ikusteko aukera. Zuek bai zuek talde bikaina!
Partida larunbatean 09:00 tan Berio futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Añorga Kultur eta Kirol Elkartearen aurka jokatuko dute Udaberri txapelketako hirugarren jardunaldian eta zinez interesgarria izango da modalitate berrira geure egokitzapena nolakoa eta zenbaterainokoa izaten ari den neurtzeko. Gogora dezagun talde zementeroa Gipuzkoako txapelduna bilakatu zela liga txapelketan eta beraz, lehia oso polita ikustea espero da bi talde indartsuen artean. Berezitasun bezala aipatu behar da partida Herrerako futbol zelaian jokatuko dela.
Partida larunbatean 10:30 tan Herrerako futbol zelaian.

