
ERREGIONALEN OHOREZKO MAILA
Lehen taldeak Tolosa CFari eginen dio bisita igandez jokatuko den neurketan. Bigarren itzuli benetan ona egiten ari gara eta horren adierazgarri sailkapenean gora egin dugula da. Lehen itzulian ere nahiz eta adierazle onak izan ezin genituen, emaitza aldetik ez ginen hain fin ibili. Jakin badakigu nolakoa den futbola batzutan eta askotan lana ona denean denbora kontua izan ohi da sariak eskuratzen hastea. Horrela beste partida bikain bat dugu aurretik Alegiko Elorri zelaiean jokatuko dena. Urdinak gu baino beheraxeago kokatuta daude sailkapenean eta froga ona izanen dugu. Aurrera neskak.
Partida igandean 12:00 tan Elorri futbol zelaiean.
GORENGOEN MAILA
Aurreko jardunaldian atsedena izan ondoren, berriro ere badator txapelketa geure bigarren taldearentzat. Aurkaria Dunboa-Eguzki CD izanen da, ondotxo ezagutzen dugun talde irundarra hain zuzen ere. Bi jardunaldi besterik ez dira jokatu igoera fase honetan baina dagoeneko argi geratu da puntuak garesti salduko direla denboraldiko txanpa honetan. Aukera ona dugu puntuak eskuratu eta lehen postuetan kokatzeko eta hori baliatu nahi dugu txapelketara buelta ahalik eta maila gorenean eginez saiatuaz. Goazen, neskak.
Partida igandean 16:00 tan Berio Futbol zelaian.
KADETEEN OHOREZKO MAILA
Partida bikaina Cesar Benito zelaian, sailkapenean lider dagoen geure taldea eta Intxaurdi KEren artean, bi puntura soilik dagoena sailkapenean. Asteburu honetan bertan postu hori sendotzeko urrats garrantzitsua eman nahi dute geure jokalariek, irabaztea besterik balio zaion aurkari baten aurka. Geure taldea prest dago dudarik gabe hain lehia gogorrerako, eta jarraitu beharreko plana mimo handiz zehaztu da astean zehar. PARTIDA BIKAINA ETA GARAIPENAREN BILA.
Partida larunbatean 14:50 tan Cesar Benito futbol zelaian.
INFANTILEN OHOREZKO MAILA
Hauek ere oso goiztiar arituko dira Añorgan kokatzen den Rezola futbol zelai mitikoan. Partida oso oso estua zelai txiki eta berezi batean jokatuko dena. Zementerak liderrak dira sailkapenean eta beraz gogoak eta ilusioa handiak dira berau gainditu eta lehen postura gerturatzeko bidea egiten hasi. Erronka handia dudarik gabe dute aurretik geure jokalariek eta oso maila altuko lehia izango dela ziurra da. Partida ikusgarria izanen da, ziur. Animo.
Partida larunbatean 09:00 tan Añorgako Rezola futbol zelaian.

