
Infantilen garaipenak asteburu erdipurdiko batean.
Geure egiturako taldeentzako partida ofizialen asteburua.
B Jubenila 3 – 3 Santutxu FC B
Bigarren taldeko gazteek puntu bat lortu dute etxean talde bizkaitarraren aurka, inork kontrolatu ezin izan zuen partidan. Laugarren duelua jarraian, galdu gabe. Igorrek, Nabilek eta bere atean sartutako golek berdinketara gidatu zuten markagailua. Taldeak puntu bat batu du sailkapenean eta goiko postuetara hurbiltzen da.
Leioa SD B 2 – 0 C Jubenila
Raulen taldeak ez zuen punturik lortu Sarrienako instalazioetan, punta-puntako aurkari baten aurka, Leioa SD taldea den bezala. Norgehiagokaren erdi bakoitzean gol batek eman zion garaipena etxeko taldeari. Taldeak une zailak bizi ditu emaitzei dagokienez, baina ziur gaude egoera hori aldatu ahal izango dugula aste honetan bertan. Horretarako Berion, Betoñoren aurkako lehia polita datorkigu.
Abetxuko ADC 3 – 0 A Kadetea
Euskal Liga Kadeteak ezin izan zuen punturik lortu Gasteizeko Ametsa futbol zelaian. Lehen zatia golik gabe eta parekatuagoa izan ondoren jokoan eta abaguneetan, bigarrenean etxeko taldea nagusitu zen eta hiru aldiz egin zuten gola jardunaldiko puntuak eskuratzeko. Hurrengo erronka, CD Baskoniaren aurka Berion.
B Kadetea 3 – 3 SD Euskalduna
Taldeak, lehen zati on baten ondoren eta jokoan nagusi izanda, markagailuan aurrea hartzeko aukera izan zuen Markelen golari esker atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatian, dinamika bera, Etxarriren beste gol batekin, 20. minutura arte bi goleko abantaila izan genuelarik. Taldeak gol bat jaso eta markagailuan estutu zen. Ondoren, bisitariek bi gol jarraian egin markagailua irauliz, aurrea hartu zuten. Azken unean, Markelek 3-3koa jarri zuen gol on batekin. Hurrengo erronka Oiartzune KE aurka Karla Lekuonan.
A Infantila 6 – 0 Hondarribia FE
Taldeak Hondarribia FE gainditu zuen Berion. Lehen zatian hiru gol sartu eta bigarrenean beste hiru izan ziren. Joannes, Ander, Ignacio, Nico, Mendi eta Nikoren tantoek geure taldea garaipenera eraman zuten.
B Infantila 1 – 0 Lazkao KE
Eneko Arnedoren taldeak hiru puntu oso baliotsu lortu zituen. Lehen zatiak une onak utzi zituen bi taldeen aldetik, baina batek ere ezin izan zuen golik egin. Markagailuan 0-0ekoarekin hasiera eman zion bigarren denborari eta partida control handirik gabekoa bihurtu zen. Amaiera aldean Enekok, falta jaurtiketa batekin, 1-0ekoa jarri zuen geureei garaipena emateko.

