Gure egiturako taldeentzako partida ofizialen asteburua.


B Jubenila – SD Eibar SAD (2-0)

Jubenil Nazionalaren partida bikaina larunbat arratsaldean Berion, egitura profesionaleko aurkari baten aurka. Erdiko bi atzelariek, Denisek eta Enekok, partida bikaina jokatu zuten, eta lortutako golek garaipena ekarri zioten talde urdinari. Martxoa, hilabetea handia izan da oso sailkapenean gora egitea ahalbidetu diguna, segi horrela beraz.


Ariznabarra CD – C Jubenila (1-4)

Taldearen bigarren garaipena jarraian airea hartzeko, eta batez ere, taldeari lasaitasuna eman eta sailkapenean gora egiteko. Raulen taldeak partida borobila jokatu zuen Gasteizen, aurkari zuzen bat gaindituz. Adrianen (2), Arocenaren eta Lukasen golak garaipenera eraman gintuzten.


 SD Eibar SAD – A Kadetea (0-4)

Bigarren garaipena jarraian lortu duen beste talde bat, oraingoan Eibar handi baten aurka, Unben. Ikerren taldeak oso partida serioa jokatu zuen eta, batez ere, eraginkorra. Marc, Tamayo eta Indarrek golak egin eta hiru puntuak eskuratu zituzten.


B Kadetea – Real Sociedad SAD (1-4)

Zigor handiegia geure taldearentzat gainezka zegoen Berion jokatutako goiz batean. Lehen zati on batean, geureek aukera gehiago izan zituzten, ordea Realak lehenengoa sartu zuen. Bigarren denboran dinamika bera izan zen, baina talde bisitariak berriro ere gola egin zuen. Hurrengo jokaldian baina, Markelen golak, partida estu jarri zuen. Amaitzerako, gutxi iraun zuen pozak Realaren beste bi golekin, markagailua itxi eta hiru puntuak eraman baitzituzten.


A Infantila -Anaitasuna CD (6-0)

Domeinua hasieratik amaierara Infantil mailako topaketa berri batean. Aurkariaren ezin izan zuten atera botatzerik izan partida osoan, etxeko taldearen nagusitasunaren seinale. Aimar, Gael, Oihan, Hugo, Eñaut eta Xabiren golak geuretzako.


Orioko FT – B Infantila (0-5)

Eneko Arnedoren mutilen partida biribila Mendibeltzen. Lehen minutuetan, non zeruko taldeak erritmoa altua ezarri zuen baloiaren, markagailuan aurreratu ahal izan zn jokaldi on eta landuekin. Nagusitasuna partidaren amaierara arte, Teo, Alain, Xemark, Ian eta Marioren golekin.