CD GETXO 0 – 1 GAZTEEN NAZIONAL MAILA

Garaipena Getxon geure bigarren taldearentzat 0-1ko markagailu estuarekin. Balio eta meritu handiko garaipena geureek lortutakoa, oso aurkari zail baten aurka. Momentu onari jarraipena eman diote Pabloren mutilek eta egiari zor maila oso interesgarria bukatzen ari dira denboraldia. Miguelek penalti puntutik sartutako golak hiru puntu eman zizkiguten eta dagoeneko 43 dira lortutako puntuak ona den zazpigarren postuan kokatu gaituena. Atsedena orain taldearentzat eta datorren egutegia benetan erronkez betea dagoela badakigunez, ongi ibili, gozatu eta ikusiko gara bueltan.


GAZTEEN EUSKAL LIGA 5 – 0 UDA ARETXABALETA KE

Goi mailako partida egin zuen hirugarren taldeak igoerara postuetatik oso gertu dagoen UDA beti lehiakor baten aurka. Berriro ere taldeak bere dohain bikainak atera zituen eta garaipen biribila eskuratu zuen. Hirugarren garaipena jarraian taldeak lortu zuena eta gainera oraingoan ere gol asko sartuaz. Lope, Urtzi, Suhar, Adrián eta Lucas izan ziren golegileak eta atsedenera abantaila minimoa bazen ere ederki borobildu zuen taldeak lana norgehiagokako azken txanpan. Taldeak lehen postuetan amaitu nahiko luke liga txapelketa eta horrek Euskal Kopa jokatzeko aukera emango lioke. Eutsi diezaiogun horri, mutilak.


TRINTXERPE KE 1 – 3 KADETEEN OHOREZKO MAILA

Trintxerreko futbol zelaiean jokatu zuen Gorkaren taldeak Kadeteen Ohorezko Mailari zegokion 25. Jardunaldia. Eta espero bezala egia esatearren, ez zen partida batere erraza izan jokatutakoa. Etxeko taldea aurreratu zuen 9. minuturako geldikako jokaldi bat probestuz, Ordea geureak ez ziren kikildu eta markagailua irauli zuten Anassek bi aldiz eta Rivasek sartutako golei esker. Oporrak hartu aurretik zapore gozoa uzten duen garaipena lortu genuen oso zelai eta aurkari zail baten aurka. Lan ona benetan mutilak, jarrai ezazue horrela.


REAL SOCIEDAD SAD 0 – 5 INFANTILEN OHOREZKO MAILA

Hauek ere garaipen ona eta justua lortu zuten Zubietako Kirol Instalakuntzetan. Errealari hortzak erakutsi eta hasieratik taldea gailendu egin zen jokoaren zentzu eta momentu guztietan. Lidertzan sendo jarraitzeko garaipena, nahiz eta multzo gogor honetan erlaxatzeko aukerarik ez izan. Golegileak Joannes, Niño eta Oihan izan ziren, lehen biek gol bikoitza eskuraturik eta taldeak ezinhobeto eman dio amaiera denboraldiaren bigarren zatiari. Atsedenaren ostean partida zailak ditugu eta beraz, ongi prestatu beharko gara datozen erronkei aurre egiteko. Zaindu zaitezte, mutilak.


INFANTIL TXIKIA +5 – 1 UROLA KE

Garaipen garbia Eneko Arnedok gidatzen duen lehen urteko infantilarentzat Zumarragatik etorri zen Urola Kirol Elkartearen aurkako norgehiagokan lortutakoa. Partida landu behar izan zen eta azkenean golak iritsi ziren eta ondorioz hiru puntuak boltsikoratu zituen. Taldea egoera onean aurkitzen da nahiz eta sailkapena benetan estu egon. Beraz datorrenari ilusio eta gogo askorekin begiratzen diogu, jakin badakigu onena emateko gai garela eta, lana ederki egiten dugu eta. Bueltan ikusiko gara.


ERREND. ALEBINA 5 – 2 BETI ONA CD

Zubietan jokatu zen igande goizean alebin bigarren urteko jokalarien topaketa berri bat. Aurrean Beti Ona talde gorri-urdina genuen eta geureek gaztetxoek garaipena lortu zuten, emaitza nahiko garbi batekin lortu ere. Aimar, Barrio (bi aldiz), Irei eta Lasala izan ziren talde urdinaren golegileak eta beraz azken fase honetako lehen partidan garaipena lortuko dugu, hurrengo partidarako balioko duena, noski. Ederki mutilak, ongi pasa opor egunetan.