EUSKADIKO SELEKZIOAREN DEIALDIA AZPI-14 ETA AZPI-16

Azpi-16 ari dagokionez, Euskadiko Futbol Federazioak bidali duen deialdiaren harira geure klubean diharduten Adrián Hesny eta Suhar Berasategi deituak izan dira datorren asteazkenean, hilak 18 Legazpiko Irene Paredes Futbol Zelaian arratseko 18:00 tatik aurrera eramango den lan saiorako.


Deialdi honetan era berean, Antiguoko KEan aurretik jokatu duten Urko Liceaga, Ian Sanchez eta Iker Ferrer ere deituak izan dira lan saio honetarako. Lehenengoa Athletic Clubeko jokalaria da eta azken biak talde txuri urdinean dihardute.


Era berean eta Azpi-14 eko deialdiari dagokionean, geure klubean diharduten hiru jokalari izan dira deituak. Hain zuzen ere, Joannes Echeverria, Oihan Rubio eta Eñaut Vicente izanen dira egun berdinean, hots, urtarrilaren 18 an Lazkaoko Arizti Handiko futbol zelaiko lan saioan parte hartuko duten urdinak.


Disfruta ezazue esperientzia.