EUSKADIKO SELEKZIOAREKIN SEI JOKALARI URDIN HAUTATUAK IZAN DIRA

Euskadiko Futbol Federazioak bidali duen deialdiaren harira geure klubean diharduten 6 jokalari deituak izan dira datorren astelehenean, hilak 23 Usurbilgo Harane futbol zelaian 18:00tatik aurrera eramango den lan saiorako. Ondorengo jokalariak hartuko dute parte: Lucas Izquierdo, Jon Dorronsoro, Irei Irazu, Aimar Rodriguez, Irai Olaizola eta Xabier Garate.


Antiguokok zorionak eman nahi dizkie jokalariei. Era berean, klubak tinko jarraitzen du bere lan-ildoan, jokalariek entrenamendu eta partida bakoitzean futbol-hobekuntza eta hobekuntza pertsonala izan dezaten, eta klubetik igarotzeak proposatutako helburuak lortzen lagun dezan.