
Berehala eta egun batzuren bueltan, Gazte Mailako Ohorezko Maila Nazional honen zazpigarren jardunaldia dugu jokoan. Oraingo honetan, gure lehen taldeak bere partida jokatuko du berriro gure etxe maitean, eta helburua taularen goiko aldean finkatuko gaituen garaipena lortzea besterik ez da izango. Badakigu zein garrantzitsua den aldi horretan eta hasiera-hasieratik puntuak biltzea liga izugarri lehiakor eta zail batean. Berio kirol instalakuntzak Santutxu F.C. talde bilbotarrak bisitatuko du, Ibai Gomez entrenatzailearen eskutik, azken bi neurketetan garaipen bana lortu duena.
Iñigo Mendiaren urdinak ez daude indar gutxiagorekin, sailkapen-taulan hirugarren baitaude, liga hasiera bikaina izan ondoren, benetako meritu handiko partidak eginez eta gure nortasunaren arabera lehiakorrak direla erakutsiz jokatutako partida guzti-guztietan. Serioak eta aukera gutxirako izan beharko dugu partida honetan ere,hiru puntuak Berion geratzea nahi badugu. Talde bizkaitarra hazten eta sailkapenean gora egiten jarraitzeko eta guk merezitako posizio beroetara hurbiltzeko gogoz aurkeztuko da eta. Arratsalde zoragarria Berion datorren larunbatean, hilaren 14-ean.
PARTIDUA: ANTIGUOKO K.E – SANTUTXU F.C.
JARDUNALDIA: 7
DATA: 14 – 10 – 2023
ZELAIA: Berioko instalazioak.
ORDUA: 17: 30etan.
Etxean beste hiru puntuen bila.

