
Atarikoan esan zen bezala, atzo Fanderian Pablo entrenatzaileak Antiguokoko entrenatzaile bezala zuzendu zuen ligako azken partida izan zen, lan kontuengatik ezingo baitu jarraitu. Hiru urte eta erdi eman ondoren, Liga Nazionalean eta Kadeteen Euskal Ligan egindako denboraldiak oso aipagarriak izan dira. Pablok hasieratik hartu du konpromisoa Antiguoko Kirol Elkartearen filosofiarekin, eta zelaitik kanpo ere lan handia egin du taldearen ibilbide oparoan bidelagun izateko. Zelai barruan, funtsezko zeregina izan du jokalarien garapen integrala bultzatzeko, eta gaur egun lehen bi taldeetan dauden jokalari gehienak euren eskuetatik pasatu dira. Ondorioz, eskerrak ematea eta zorterik onena opa izatea besterik ez zaigu geratzen zure ibilbide pertsonal eta profesionalean.
Honekin batera, atsegin handiz aurkezten dugu entrenatzaile berria: Mikel Valcárcel. Prestatzaile trintxerpetarra Pablorekin egon da staffean orain arte, eta taldea ondo ezagutzen duen pertsona izateaz gain, urte asko daramatza entrenatzaile lanetan. Zuri ere zorterik onena opa dizugu, Mikel, ziur egingo duzun lanak fruituak emango dituela.
Urte amaiera berdinketarekin bere Ohorezko Kadetearentzat
Lehen itzuliko azken-aurreko jardunaldia eta urteko azken jardunaldia Fanderian Touringen aurka, etxean gainditzeko oso zaila den talde harritsua. Touringeko bloke hondoratu baten aurrean hasi zen partida, jokatzen ateratzeko erabateko askatasuna ematen zigutelarik. Kasu honetan, erdian jende asko zutelarik, irteera asko zailtzen ziguten eta ez ginen gai bloke hori gainditzeko. Behin paseak flitratuta eta zelai erdian kokatutako lehen presio-lerro horretatik pasatuta, gure erasoak ez ziren batere arinak, atzera egiteko eta gure jokalariarengana iristeko denbora ematen baitzien. Lehen zatian aurretik jar zitezkeen, gainera, Unaxen aurkako buruz burukoarekin.
Bigarren zatiari hasiera emateko, Touringek gol goiztiarra sartu zuen zelai-erdiko alboko baloi geldi batekin. Bigarren zatiaren erdialdean aldaketa laukoitza izan ondoren, jendea pilatzen hasi ginen goian, aukerak bezala. Iritsi eta gero, azken minutuan falta bat ailegatu zen zen, inor gutxik sartu ohi duena, baina Oihanek, odol hotzarekin, atezainaren aldetik jotzen du berdinketa emateko eta urtea 28 punturekin amaitzeko.
