Antiguokoren Errendimendu Alebinak, 2013ko belaunaldiko jokalariez osatua eta Igor Serrano eta Xuban Oskilaren zuzendaritzapean, merezitako lehen postua lortu zuen liga txapelketan Aste Santuaren aurreko igandean. Emaitza bikain honek Lauko Finalerako txartela eman die, non Gipuzkoako lau talde onenak erabakiko diren.


Finalerdia maiatzaren 4an jokatuko da Arrupe Chaminade taldearen aurka. Emaitzaren arabera, taldeak finala edo hirugarren eta laugarren posturako partida maiatzaren 11n jokatuko du, Elgoibar edo Vaskoniaren aurka.

Zorte on, mutilak!