Endika Moralesek Antiguoko Emakumezkoen Ohorezko Mailako taldearen agindupean jarraituko du 2024/2025 denboraldian.  Familia urdin osoak bikain gogoratzen du taldearen azken kanpaina historikoa, baina,  bide benetan bikaina egin ondoren, ekainaren 1ean Trapagarango Haranean izandako zorigaiztoko penalti-txandan igoera galdu genuen. Hala ere, eta azken kronikak ondo zioen bezala: “itzuliko gara”. Itzuli horretarako, proiektuak Endikaren zuzendaritzapean jarraitzea baino albiste hoberik ez dago. Era horretan, Endikaren lehen helburua indarrak batzea izango da, orain arte egindako lanaren gainean eraikitzen jarraitzeko.


Teknikari gazteak talde tekniko sendoa, konprometitua eta batua izango du erronka berriari aurre egiteko. Ion Mirandak bere laguntzaile izaten jarraituko du bere bigarren denboraldia jarraian urdin gisa. Antiguotarrak, beste behin ere, taldearen zerbitzura jarriko du bere konpromisoa eta leialtasuna. Gainera, Itxaso Contreras prestatzaile fisikoa batuko da talde teknikora eta baita familia urdinera, ezagutza zabala duelarik arlo horretan. Azkenik, Iker Benitez fisioterapeuta handi eta eskarmentudunak bere bigarren denboraldian o staff-a osatuko da.


Talde bikain honekin, hasiera ematea besterik ez da falta. Denboraldiaurreko lehen saioa Berion izango da, abuztuaren 12an.