
Gazteen Ohorezko Mailako 27. jardunaldiak derbi zoragarria dakarkigu Berion, gizonezkoen lehen taldea eta Vasconia nor baino nor gehiago arituko baitira larunbatean, 17:30ean, partida garrantzitsu batean.
Gazpiok zuzentzen duen taldea moral handiarekin dator, aurreko jardunaldian Santutxu mendean hartu ondoren. 36 punturekin, taldeak batzen jarraitu nahi du gainerako lau partidetan eta bere joko estiloa sendotu. Geurentzat gakoa hasieratik menderatzea izango da, erritmoa inposatzea eta kantxa faktorea aprobetxatzea Berion indarra hartzeko.
Aritz Lucasek zuzentzen duen talde amaratarrak denboraldi bikaina egin du, eta bigarren postua lortu zuen abenduan, gazteen Errege Kopa jokatzeko aukera emanez. Dammen aurka luzapenean erori bazen ere, Vasconiak talde lehiakorra dela erakutsi du hilabete hauetan zehar. Bigarren itzulian gehiago kostatu zaio puntuak batzea, baina azkenekoan garaipen garrantzitsua lortu zuen Danok Baten aurka (1-0) eta bosgarren postuan dago egun 44 punturekin.
Joaneko partidan, Puion, Baskonia 2-0 nagusitu zen. Hala ere, hori iragana da. Orain, talde urdinak Berion duen indarraz baliatu nahi du eta denborladian izandako hazkundea erakutsi nahi du. Bere jendearen laguntzarekin, taldeak emaitza positibo bat bilatuko du, txapelketaren azken txanpari konfiantzaz aurre egin ahal izateko. Partida handi bat dator Berion. Dena prest derbi ziragarri baterako!