Garaipenez jositako asteburua martxoa indar handiz hasteko:

 

Goierri Gorri 1-5 Gorengo Erregionala

Gurruk zuzentzen duen taldeak beste garaipen bat lortu zuen lehen minutuetatik bideratuta egon zen partidan. 3. minutuan 0-1ekoa iritsi zen, baina hasierako poza gelditu egin zen 7. minutuan, aurkariaren berdinketarekin.

Behera etorri beharrean, taldeak sendo erreakzionatu zuen eta atsedenaldira iritsi aurretik markagailuan aldea zabaltzea lortu zuten Conceiroren eta Laiaren golei esker. Bigarren zatian taldeak heldutasuna erakutsi zuen, neurketaren erritmoa kontrolatu zuen eta Naira eta Garaziren golekin garaipena itxi zuen.

 

Ohorezko Kadetea 5-0 Aloña Mendi

Andoniren taldearen garaipen ukaezina, hasieratik amaierara arte emanaldi oso bat sinatu zuena. Taldeak bere erritmoa ezarri zuen eta laster aldeak markatzen hasi zen. Nerea izan zen neurketako protagonista nagusia hat- trick ikusgarri batekin, erasoko atalaren buruan. Atsedenaldira iritsi aurretik Anek markagailua osatu zuen 4-0ekoa uzteko. Bigarren zatian, partida kontrolpean zegoela, Iciarrek gol-zaparrada borobildu zuen amaierarako bederatzi minuturen faltan, garaipen sendoa ziurtatuz.

 

Ostadar 1-3 Kadete Lehena

Cotik zuzentzen duen taldearen garaipen handia Michelin bezalako zelai zailean. Jokalariek maila handiko jokoa egin zuten neurketaren zati handi batean, nortasuna eta anbizioa erakutsiz. Mai izan zen protagonista nagusia hat-trick batekin, eta emanaldi bikaina sinatu zuen multzoak, bai bakarka, bai taldean. Taldeak lehiatzen, partiduko denborak gidatzen eta kontzentrazioari eusten jakin zuen hiru puntu garrantzitsu lortzeko, eta horri esker sailkapenean aurrera egiten jarraitzen xu.

 

Zumaiako 1-2 Infantila F11

Etxetik kanpoko partida zaila, hasieratik zelaira egokitzea funtsezkoa zena. Taldeak ideia argiak zituen: jokoa menderatzea eta bere estiloari leial jokatzea. Lehen minutuak tantoz tantokoak izan ziren, baina jokalariak pixkanaka aurkariaren zelaian finkatu ziren eta arriskua sortzen hasi ziren.

 

Atsedenaldiaren ostean, taldeak aurrera egin zuen bertikalki. 60. minutuan, Udanek aurrea hartu zion taldeari, baloi on bat bizkarrean hartuta. Aurkariak erreakzionatu eta 66.ean berdintzea lortu zuen, baina erantzuna berehalakoa izan zen: bi minutu geroago, Amaiak jokaldi ona egin zuen eta 1-2koa ezarri zuen.

 

Taldeak sufritzen jakin zuen azken minutuetan izaera, nortasuna eta erreakzionatzeko gaitasuna erakusten duten hiru puntu ziurtatzeko.

 

Infantila F8 +5-0 Ilintxa

Laura eta Manexen taldeak garaipen sendoa lortu zuen, sailkapenaren gorenean mantentzeko ilusio eta anbizioarekin. Taldea oso kontzentratuta sartu zen eta laster saria lortu zuen Valentinak 3. minutuan sartutako golarekin. Hortik aurrera, taldea nagusi izan zen partidan, aukerak sortu zituen eta defentsan sendotasuna erakutsi zuen, atea hutsean mantenduz, hilabete lehenagotik ez bezala.

 

Oro har, partida osoa izan zen jokoaren fase guztietan, eta, horri esker, taldeak sailkapenaren buruan jarraitzen du, konfiantzaz eta sentsazio onez.