Emakumezkoen egiturarako asteburu berria, faseei amaiera emateko, liderrak sendotzeko eta 2026ko hasiera honetan hazten jarraitzeko partida garrantzitsuekin. Ilusioa, anbizioa eta lehiatzeko gogoa ez dira faltako.

 

Arrupe Chaminade – Gorengo Erregionala

Fase honi amaiera emateko bi partida falta dira eta, lidergoa ziurtatuta, Gurruren taldeak ahalik eta ondoen bukatu nahi du. Horretarako, Felix Garin beti zaila den zelaia bisitatuko du, sailkapeneko azken sailkatua den Arrupe Chaminaderen aurka jokatzeko.

Partida igandean 9: 00etan Felix Garin futbol zelaian.

 

Ohorezko Kadetea – Aiztondo

Zailtasun handiko erronka Andoniren taldearentzat garaipenenak soilik lortu dituen Aiztondoren aurka. Gureek, bi garaipen, berdinketa bat eta porrot bat dituzten arren, badakite maila onenean edozeinen aurka lehiatu daitezkeela. Hori frogatzeko aukera paregabea biharkoa.

Partidua larunbatean 10:20ean Berioko instalazioetan.

 

Kadete Lehena – Touring

Hirugarren postua lortzeko lehian, Cotik zuzentzen duen taldeak azken-aurreko postuan dagoen eta lau puntu gutxiago dituen Touring izango du aurkari. Joaneko partidan errenteriarren alde erori zen garaipena; orain balantza gure alde erortzea espero dugu.

Partida igandean 12:45ean La Salle futbol zelaian.

 

Infantila F11 – Gure Txokoa

Urteko lehen partida Manex eta Oihaneren taldearentzat Gure Txokoa taldearen aurka. Partidak lehen faseari amaiera emango dio, eta gureak ahalik eta ondoen amaitzen saiatuko dira, behin betiko sailkapena ezagutu aurretik, lehen bost taldeak hiru puntuz bakarrik bereizita baitaude. Fase handia eta ikaskuntza andana, neskak.

Partida larunbatean 17:00etan La Salle futbol zelaian.

 

Zestoa – Infantila F8

2025 bikaina Laura eta Manexen taldeak sinatu zuena, jokatutako partida guztiak irabaziz. Orain Zestoaren aurka neurtuko dira indarrak, ildo beretik jarraitzeko eta sailkapeneko lidergoari eusteko helburuarekin. Prestakuntza, ikaskuntza eta anbizioa, urteak bide beretik jarrai dezan.

Partida larunbatean 13:15ean Iraeta futbol zelaian.