Aste Santuko geldialdiaren ondoren, gure taldeak indarberrituta eta helburu argiekin itzuliko dira lehiaketara denboraldiaren azken txanpa honetarako.

Landetxa – Gorengo Erregionala

Cotiren taldeak lehen puntuak lortu nahi ditu txapeldunen fase honetan. Horretarako, Landetxa liderraren aurka jokatu beharko dute Irunen, bost garaipen eta porrot bakarra dituen aurkaria. Joanekoan, etxekoak nagusitu ziren 0-4ko emaitzarekin, beraz, erronka garrantzitsua izango da auzora itzultzeko puntuak ekartzea.

Partida igandean 18:30ean Ugalde – Ventas futbol zelaian (Irun).

Oiartzun – Ohorezko Kadetea

Manexen taldeak Gipuzkoako Kopan egingo du debuta Oiartzunen aurka, emozioak agintzen dituen duelu batean. Bien arteko azken norgehiagokan, etxekoek 2-1 irabazi zuten. Oraingoan, balantza gure aldera makurtzea espero dugu.

Partida larunbatean 13:00etan Karla Lekuona futbol zelaian (Oiartzun).

Intxaurdi – Infantila F11

Maialenek zuzentzen duen taldeak derbi berri bati ekingo dio bigarren postuari begira. Joanekoan, 1-1eko emaitzarekin bukatu zen lehia, baina oraingoan berdintasuna apurtzea izango dute helburu, etxetik kanpo funtsezko garaipena lortuta.

Partida larunbatean 9: 30etan Cesar Benito futbol zelaian.

Urnieta – Infantila F8

Aitorren taldearen aurrerapen handia, denboraldiaren azken txanpa bikaina osatzen ari baita. Jardunaldi honetan Urnieta bisitatuko dute 45 puntuak gainditu eta puntuazio erritmo handiarekin jarraitzeko helburuarekin.

Partida larunbatean 10:00etan Urnietako futbol zelaian.