Infantilek denboraldia amaitu zuten aurreko astean, eta orain Gorengo Erregionalaren txanda da, bere azken partidoa jokatuko baitu asteburu honetan. Aldi berean, bi kadeteek oraindik lehia bereziena espero dute.  

Segura Aizkorri – Gorengo Erregionala

Denboraldi zail bati amaiera emango dio Cotiren taldeak Seguran. Ez da esperientzia erraza izan, baina taldeak ongi daki hobera egin duela nabarmen, eta zapore gozoarekin amaitu nahi du ibilbidea. Horretarako, fase honetan 11 puntu metatu dituen talde goierritarra izango dute aurrean. 

Partida igandean 15:00etan Alustiza futbol zelaian (Segura). 

Ohorezko Kadetea – Intxaurdi

Manexen taldeak kopako triangularreko azken partida jolastuko du Intxaurdiren aurka. Kontuak argi daude, berdinketak edo garaipenak Intxaurdiri balioko lioke, aldiz, gureek 3 puntuak lortuz gero, lehen postuko txartela lortuko lukete. Tadlea gogotsu eta ilusio handiz dago erronka honen aurrean. 

Partida igandean 13:40ean Berioko instalazioetan.

Lehen Kadetea – Segura Aizkorri

Finala jokatu baino lehen, txapeldunen faseko ligari amaiera emango dio Gurruren taldeak. Azken jardunaldian Euskaldunaren aurka galdu arren, taldearen ibilbidea txalotzekoa izan da eta etxean zapore gozoarekin amaiera duin zein polita emateko aukera izango du. 

Partida larunbatean 11:00etan Berioko instalazioetan.