Asteburu garrantzitsua gure emakumezkoen taldeentzat, konfiantzaz betetako jardunaldi berri bati aurre egiten baitiote, dinamika positiboen, erronka zorrotzen eta fase berrien artean.

 

GORENGO ERREGIONALA – PASAIA

Partida erakargarria Gurruren taldearentzat, dinamika bikaknean eta konfiantzarekin iristen dena. Aurrean Pasaia ere sasoi bikainean egongo da: aurreko jardunaldian galdu arren, hiru garaipen jarraian lortu zituen aurrez. Gureen helburua argia da: lidergoa mantentzea eta sendotzea. Erritmo handiko duelua espero da.

Partidua larunbatean 17:20ean Berioko instalazioetan.

 

OHOREZKO KADETEA – ZARAUTZ

Fase berria Andoniren taldearentzat, txapelketako lehen etapan ikaskuntza garrantzitsua izan ondoren. Orain aurrerapausoa eman behar da, partida bakoitzean dena utzi eta aukera hau aprobetxatu behar da hazten jarraitzeko. Etapa berri bat ireki da eta taldeak indartsu hasi nahi du.

Partida igandean 10:40an Berioko instalazioetan.

 

HERNANI – KADETE LEHENA

Cotiren taldeari garaipenak ihes egin zion iragan asteko azken hasperenean, baina Hernaniren (zeinak lehen garaipena bilatuko duen) aurkako partidarako begira iada. Joanekoan partida berdinketan amaitu zen, beraz gureak oraingoan hiru puntuak batu eta garaipenarekin topo egiten saiatuko dira.

Partida larunbatean 12:00etan Zubipe futbol zelaian.

 

INFANTIL F11 – ARRUPE CHAMINADE

Manexen eta Oihaneren taldeak etxean jokatuko du berriro, sailkapenean puntu berdinak dituen Arrupe Chaminaderen aurka. Gureek partidurik galdu gabe jarraitzen dute eta beste pauso bat eman nahi dute, hiruka gehituz. Bi talde oso paretsuen arteko benetako partida espero da.

Partida igandean 16:30ean La Salle futbol zelaian.

 

ILINTXA – INFANTILA F8

 Laura eta Manexen taldeak Legazpin jokatuko du lehen jardunaldian era ezinhobean estreinatu ostean Bergara gaindituta. Orain, hasiera bikain horri jarraipena eman behar zaio, Arrasaten ondo hasi ez zen eta etxeko lehen puntuak bilatuko dituen Ilintxaren aurka. Erronka interesgarria etxetik kanpo hazten jarraitzeko.

Partida igandean 12:30ean Irene Paredes futbol zelaian.