
Asteburu honetan, Antiguokoko emakumezkoen talde guztiek jardunaldia dute; ez dago atsedenik! Azaroa primeran zabaltzeko asmoz, kategoria bakoitzak erronka berri bati egin beharko dio aurre bere topaketetan.
Gorengo Erregionala
Derbi zirraragarria dator Antigua Luberriren aurka. Gure jokalariak bertakoak izango dira, nahiz eta zelaia aurkariekin partekatu. Luberrik denboraldi ona darama, etxean bi garaipen lortuz, baina gureak gorantz doaz Zarautz etxetik kanpo mendean hartu ostean.
Partidua larunbatean 15:30etan Berioko instalazioetan.
Ohorezko Kadetea
Cotiren taldea sailkapenaren funtsezko norgehiagoka baterako prestatzen ari da, aurkariekin batera hirugarren eta laugarren postuetan 12 punturekin baitago. Taldearen dinamika onak aste honetan batzen jarraitzera gonbidatzen gaitu.
Partida igandean 12:10ean Berioko instalazioetan.
Kadete Lehena
Hernaniren aurka garaipen handia lortu ondoren, Gurruren taldeak lidergoa sendotu nahi du Usurbilen aurka. Talde gorriaren etxean jokatuko dute, eta hauek zailtasunak planteatzen saiatuko dira.
Partida larunbatean 12:00etan Harane futbol zelaian (Usurbil).
Infantila F11
Era ezin hobean hasi du denboraldia Maialenen taldeak. Larunbat honetan Vasconiari aurre egin beharko dio Puion eta une on honetara eraman gaituzten sentsazio berei eutsi.
Partidua larunbatean 10:00etan Puioko instalazioetan (Donostia).
Infantila F8
Hainbat garaipen jarraian lortu ondoren, Aitorren taldeak Martuteneren aurka bolada zabaltzen saiatuko da, Mundaiz Ikastetxeko 8. futbol zelaian jokatuko den partidan.
Partidua larunbatean 11:30etan Mundaiz Ikastetxean (Donostia).

