Elkarbizitzarako asteburua, lan saioak, aisialdia, laguntasuna eta… lagunarteko partidak emakumeen egiturako gure hiru taldeentzat. Zuasti Klubeko instalazio ederretara joango dira, ingurune paregabe, berezi eta desberdin batean prestaketa lanarekin jarraitu ahal izateko. Era berean, Mutiloan eta Berion igandeko jardunaldian izango ditugun lagunarteko konpromisoak ere izan baditugu.


ESKUALDEKO OHOREZKO MAILA

Lehen taldea, Endika Moralesen zuzendaritzapean, Nafarroako lurretara joango da, Zuastin hiru eguneko lan handi baina atsegina egiteko asmoz. Joana ostiral arratsaldean, igande arratsean bertan itzultzeko, eguerdian Mutiloako Mutilvera U.D.ren aurkako lagunartekoa jokatu eta gero. Beste aste bateko lan bolumena du taldeak, irailaren 23an edo 24an Debagoiena Bailararen aurkako Ligako debutari begira. Baina, lehenik eta behin, prestaketarekin jarraitu behar da, hainbat alderditan, eta teknikariek nahi dute taldeak hobera egitea lehiaketaren lehen egunari begira. Eskerrik asko Zuasti eta U.D. Mutilvera, bertan ikusiko gara.


Partida igandean 12: 15ean Mutiloan (Nafarroa).


OHOREZKO KADETE MAILA

Iñigo Gurruchaga eta bere jokalariak Zuasti Klubean kontzentratuko den bigarren taldea izango da, aste batzuk lehenago egiten ari diren lanarekin aurrean jarraitzeko. Kasu honetan, lagunarteko konpromisoa egonalditik bueltan izango dute, Antigua – Luberri K.E.ko kideen aurka jokatuko baitute autobusean iritsi eta jaitsi bezain laster. Jokalariak prest egongo dira, ziur, laneko laugarren astea ixtea helburu duen egoera berezi honetarako. Baina aurretik dinamikak, lan-saioak eta coaching-a izango dituzte, hazten jarraitzeko eta beste pauso bat emateko taldearen eraikuntzan.


Partida igandean 17: 30ean Berioko instalazioetan.


LEHEN KADETEA

Cotirenak izango dira Zuasti Klubera mugituko diren azken ordezkari urdinak, kontzentratu eta lanari ekiteko, denboraldi interesgarri honi begira. Klubeko arduradunek eta teknikariek behar bezala antolatu eta programatutako jarduerak eginen dituzte hauek ere, Mutilvera U.D.- rekin partida bat jokatzeko aukera izanen dutelarik, nagusiak protagonista izan aurretik. Ondo pasa, esperientzia aparta izango da eta.


Partida igandean 10: 15ean Mutiloan (Nafarroa).