
Larunbat honetan, 18:30etan, Jose Luis Compañon 2 futbol zelaian, gizonezkoen lehen taldeak Aste Santuko geldialdiaren aurretik irteera zorrotzenetako bati ekingo dio. Aurkaria, Deportivo Alaves, denboraldi bikaina sinatzen ari da. Gaur egun sailkapeneko bigarren postuan dago, hiru garaipen jarraian lortu eta gero. Talde babazorroa mailako aurkari indartsuenetako bat bihurtu da, zalantzarik gabe.
Bestalde, talde urdina ere une onean iritsiko da jardunaldi honetara. Gazpiok zuzentzen dituen taldeak bi garaipen lortu ditu jarraian, azkena Vaskoniaren aurkako derbian, eta dinamika positiboa luzatu nahi dute. Mailari matematikoki eustea ziurtatu arren, taldea ez da konformatzen: oraindik helburuak bete gabe daude, hala nola 40 puntuko langa gainditzea edo taulan posturen bat eskalatzea.
Hiru jardunaldi bakarrik jokatzeke daudelarik, taldeak argi dauka denboraldia maila gorenean lehiatuz itxi nahi duela. Arabako lurretako hitzordua hazten jarraitzeko aukera paregabea da.

